Arte gotikoa (III)
- TEST: Egia edo gezurra?
Eredu eskultorikoak
Eredutzat eskultore gotikoek forma natural eta artistikoen arteko antzekotasuna lortzeko joera nabarmena hartu zuten greziar eta erromatar tradiziotik.
XIV. mendetik aurrera, Bizantzioko joera nabaria ere agertu zen eskultura gotikoan. Horrek aurpegi atsegineko figurak eta lerro kurbatuen ugaritasuna ekarriz.
Bi eraginen nahasketatik, aurpegi lasai eta jarrera mehe eta atsegina, oso berritzailea, zituzten figurak irudikatzen ereman zuen.
Greziar eta erromatar ereduak adiera berezia hartu zuen Frantziako Reimsko Ikustaldiaren Maisu, eta Italiako Nicola Pisano (1220-1284), Giovanni Pisano (1248-1314) eta Arnolfo di Cambio (1240-1302) bezalako eskultoreen eskutik.
Irribarrearen aingerua, Aingeruen Maisuaren obra, Reimsko katedralaren mendebaldeko aurrealdean (XIII. mendea).
Ikonografia
Arte gotikoaren irudikapen eskultoriko arruntenen artean, hilobiko estatua etzanak eta hilobiko erretratuak zeuden. Hori noble, elizaren goi-mailako dignatario eta aberastutako burgesen hilobiak barne hartzeko kapera pribatuak ugaritu zirelako gertatu zen, batez ere.
Hala ere, irudi erlijiosoen gai nagusia Kristoren Pasioa izan zen. Kristo gurutzean edo gurutzetik eraitsia irudikatzen zuten figurek hiriko katedraletara denak batera joaten ziren fededunen errukia pizten zuten. Horrela, Kristo Pantokrator edo Elizaren doktorearen irudiak desagertu ziren, intelektualegiak baitziren fededunengan errukia pizteko. Halaber, Ebanjelioen irudikapenak asko izan ziren, hala nola, Deikundea, Jaunaren Jaiotza, Azken Afaria, baita santuen bizitzen eszenak ere.
Santxo IV.a eta Maria de Molinaren hilobia, Toledoko katedralaren kapera nagusia.
Maisu eskultoreak
Neurri handian, eskultore gotikoa izenik gabeko artea izan zen, figuren egileek inspirazioko eta gaitasun teknikoko maila nabarmena lortu bazuten ere. Ondorioz, ez dakigu nortzuk izan ziren benetan Amiensko Aingeruen Maisua eta Beau-Dieuko Maisua, Bambergeko Maisua edo Rieuxeko tailerraren Maisua, oso eskultore garrantzitsuak izan arren.
Nolanahi ere, Alemaniako Hans Multcher (1400-1467) eta Veit Stoss (1440-1533), Frantziako Jean de Marville (1389an hila), Italiako Andrea di Orcagna (1368an hila) edo Espainian bizi zen Flandesko Gil de Siloe (Burgosen XV. mendearen bigarren erdian lan egin zuena) bezalako artisten lan eskultorikoak aipatu behar dira
Alejo de Vahia, Llanto sobre Cristo muerto (Elizbarruti eta Katedraleko Museoa,Valladolid).
Estilo protogotikoa
Eskultura gotikoaren jatorria protogotiko edo berant- erromanikoa izeneko estiloan datza. Estilo horren barnean, Santiagoko katedraleko Loriaren Elizpeako edo Senlisko katedralaeko bezalako irudiek adierazkortasun berezia garatu zuten, gotikoaren berezkoa den kalitatearen hobekuntzaren bidez une gorenera heldu zena.
Urrezko legenda
Urrezko legenda edo urre-koloreko legenda santuen bizitzen kronika irudiztatua zen, Jacobo de la Voragine (1228-1298) beatoak egina. Obra horretan hainbat santuren irudiak deskribatzen ziren, beren fisonomia eta ezaugarri bereziekin. Era berean, obra horren bidez, santu bakoitzaren nortasunaren ezaugarriak fededunen artean zabaldu ziren, horien irudikapen eskultorikorako inspirazio gisa balio zutela.
