«« Itzuli
Errenazimentuko artea (I)
Filippo Brunelleschi
Filippo Brunelleschi, (1377-1446), Loreetako Andre Maria Florentziako katedraleko gurutzeria estali ahal izan zuen arkitektoa dugu. Kupula bikoitzeko sistema iraultzaile bat erabili zuen, danbor baten gainean eraikia eta nerbio horizontal nahiz bertikalez osatutako egitura batek eusten diola, eta horien artean kokatzen dira adreiluak, arrain hezurren itxuran. Kanpoaldeak, marmolak eta adreiluak nahasturik ageri direla, ez du berant erdi aroko irudia apurtzen. Gainera beste hauek ere egin zituen:
- Pazzi Kapera (Santa Croce eliza, Florentzia). Bere neurri txikiak nolabait ere disimulaturik geratzen dira espazio horri zabaltasun handi bat ematen dioten elementuen jolas erritmikoen bitartez.
- Bere bi basilikak (San Lorentzo eta Santo Espiritu). Apainduretan duen urritasunaren eta proportzioetan duen trebetasunaren adibide garbiak dira.
