Errenazimentuko artea (II)
- TEST: Egia edo gezurra?
- TEST: Egia edo gezurra?
- TEST: Gezi bidez lotu
- EXTRA: Donato di Betto di Bardi, Donatello
- LINK: Kanpo loturak (1)
Eskultura XV. mendean
Errenazimentuko lehenengo eskultura-gertaeretariko bat Florentziako bataiategirako ateak egiteko lehiaketarako deialdia izan zen, Andrea Pisanok (1295 inguruan -1349) jada eginikoak osatzeko helburuarekin. Bertan, eskultura errenazentistako figura handienetako hiruk hartu zuten parte:
- Irabazlea, Lorenzo Ghiberti (1378-1455).
- Jacopo della Quercia (1374 inguruan-1438).
- Filippo Brunelleschi (1377-1446).
Lan hauen brontzezko erliebeetan hiru egile hauek eredu klasikoak berdintzeko zuten joera hauteman daiteke.
Adierazpen-mota hauen artean, indarrez gailendu zen Errenazimentuko eskultore nagusienetariko baten nortasuna: Donato di Niccolo, Donatello (1386-1466). Bere lanak, adierazitako pertsonaien sentiberatasuna, adierazkortasuna eta karga psikologiko eta dramatikoa du ezaugarri. Bere produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Orsanmicheleko kaperako estatua-multzoa, Florentziako katedraleko lau profetak, David, Errenazimentuko lehenengo eskultura biluzi exentutzat hartzen dena, eta Condottiero Gattamelataren zaldizko estatua.
Beranduagoko Quattrocentoan azpimarratzekoa da Andrea del Verrocchioren (1435-1488) lana, Veneziako Condottiero Colleoniren zaldizko estatuaren egilea, adierazkortasun eta indar handikoa.
Donatello, condottiero Gattamelataren zaldizko estatua, Padua.
Eskultura XVI. mendean
Errenazimentu klasiko edo berantiarreko eskultura Miguel Angel Buonarrotiren (1475-1564) lanaren garrantziak gailendu zuen dudarik gabe. Toskanako jenioaren kreazioak, berak behin eta berriro bere burua batez ere eskultoretzat zuela errepikatzen zuelarik, baliabide berriak ekarri zizkion arte honi, formen dinamismo handiagoa edo kontrolatutako indar-espresioa bezalakoak.
Hasiera batean Donatellok inspiratutakoa, liluratuta utzi zuten Antzinate klasikoko estatuek, gehienak aldi helenistikoko kopiak zirenak eta bere garaian indusketa erromatarretan aurkitutakoak.
Inspirazio honetatik David (1504-1505) ospetsua bezalako lanak sortu ziren. Lan hau Florentziako Jaurerriaren plazan jarri zuten eta gaur egun Akademiako Galerian gordetzen da. Harrokeria, lasaitasun eta kemenari eusten dion adierazpen honekin batera, Miguel Ãngelen eskultura-produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Pietatea, Vatikanoko San Pedron, Esklabuak eta Moisesen figurak, Julio II.a Aita santuaren hilobiaren proiektu izugarrirako egindako bakarrak, eta Lorenzo eta Giuliano de Medicisen hilobien hileta-multzoa.
Miguel Angel, David (Akademiako Galeria, Florentzia).
Miguel Angelen berezko estilo eta inspirazio bikainaren ondoren, manierismo deituriko estiloa garatu zen, gero Barrokoan jarraituko zena. Aldi honetakoak dira:
- Benvenuto Celliniren (1500-1571) urregintza-piezen erliebe konplexuak.
- Giovanni Bolognaren, Giambologna (1529-1608), marmol-multzo nabartuak, oreka sinesgaitzetako jarrerekin.
Bienvenuto Celliniren urregintza-pieza.
Donatello, David
Donatello, David 1440 ingurukoa (Bargelloko Museoa, Florentzia).
Rilievoschiacciato
Rilievo schiacciato, edo erliebe zanpatua, Donatellok sortutako teknika izan zen eta ebaki arinak egitean datza, marrazki baten antza dutenak eta eskulturaren zati jakin batzuei zehaztasun handiko xehetasun bat inprimatzeko aukera ematen zuten.
Parekoareneztabaida
Horrela ezagutu zen Errenazimentuan zehar arreta estetiko handiagoa merezi zuen artea eskultura edo pintura ote izanari buruzko eztabaida. Hori dela eta, zizelkatu eta pintatu egiten zuten, eta arkitekturan ere aritzen ziren artista-humanista handiek, sarritan adierazi zuten sortze-era hauetako zein nahiago zuten. Miguel Angelek, esate baterako, etengabe errepikatzen zuen bera, batez ere, eskultorea zela.
Non finito
Manierismo errenazentistako aldi aurreratuenean, eskulturan goratu zen, funtsean Miguel Ángel-en eraginez, non finito, bukatu gabea, deitu izandakoagatiko gustu estetikoa. Printzipio honen filosofiak ideia eta gauzatzea, espiritua eta materia kontrajartzen zituen, Pietà Rondaniniren kasuan bezala sekulako tentsioa lortuz landu gabeko marmola eta marmol zizelkatuaren artean.
