ARTEA

«« Itzuli

Errenazimentuko artea (II)

Donato di Betto di Bardi, Donatello

Donato di Betto di Bardi, Donatello, (1386-1466), Florentziako Quattrocento delakoaren barruan eskulturagile garrantzitsuena dugu. Gizakia haurtzarotik zahartzaroraino irudikatu zuen (adinak eragindako itxuragaltzerik barkatu gabe), marmolean nahiz brontzean, bere obraren klasizismoaren adibide, baina baita zurean ere (Magdalena), espresibotasun handiagoa lortuz.

Berak egindako lanen artetik honakoak nabarmendu ditzakegu:

  • Dabiden brontzezko bertsioa, Errenazimentuko lehen biluzi garbia, sexurik gabeko heroiaren prototipoa, oso forma leun eta bareak darabiltzala.
  • Bere San Jurgi (Orsanmichelle, Florentzia), santuak herensugearekin izandako borrokari buruzko erliebea, bertan stiacciato teknika aplikatzen duela, eta horren arabera, erliebeak hain bolumen txikia du, landua baino gehiago marraztua dagoela dirudi.