«« Itzuli
Errenazimentuko artea (III)
Angelo di Bondone, Giotto
Angelo di Bondone, Giotto, (1266-1337), Florentziako eskolako maisu handia, dugu, Errenazimentuko pinturaren aitzindari nagusia. Erdi aroak hartzen duen epealdiaren zatirik handienean, "maniera grekoa" edo bizantziarren herentzia nagusitu zen pinturan. Giottok amaiera emango dio bere maisu Cimabuek hasitako prozesuari, eta errenazimentuko pinturaren bereizgarri den naturalismo hori berreskuratuko du.
Bere lanetan giza irudia mugitzen den espazio hori irudikatzeko kezka azaltzen zaigu, eta giza irudi hori da, hain zuzen ere, bere freskoetako benetako protagonista: begi txinatarrak, era guztietako emozioak helarazten dizkiguten jarrera eta keinuen ugaritasuna, eta argia, koloreak mailakatzen eta anatomia eta arropei forma ematen laguntzen duela. Aipatzekoak dira:
- San Frantziskoren omenez egindako freskoak, Asisen.
- Azken Judizioa, Jesusen bizitza eta Ama Birginari buruzko eszenak, haien artean bereizten da Judasen musuaren irudikatzen freskoa, Scrovegni kaperan (1303-1305) dagoena, Paduan.
- San Frantziko eta Santos Juanesesn omenez egindako lanak, Bardi eta Peruzzi kapereetan, eta Florentziako Santa Croce elizan.
