«« Itzuli
Euskal Herriko pintoreak (XVI-XVII m.)
Naturalismoa eta klasizismoa
1600dik aurrera bi joera handi finkatzen dira Italiako pinturan: naturalismoa eta klasizismoa, sarri asko nahasturik ere ageri direnak. Naturalismoaren adibiderik nabarmenena Caravaggio da eta klasizismoarena, berriz, Carracci anaiak dira.
Klasizismoa XVI. mendeko maisu handiengan inspiratzen dira, zehazki Rafael eta Migel Anjelengan.
Naturalismoaren bereizgarri nagusia gaietan dago. Eguneroko bizimodura hurbiltzen da: ia edozein gai erabiltzen dute. Argi-efektuak eta kontrasteak nabarmentzen dituzte.
XVII. mendeko 20. hamarkadan bi joerak ondo kodetuak zeuden eta bata zein bestea Europako herrialde guztietan ageri ziren, elkarrekin nahastuta batzuetan.
Hurrengo hamarkadan "barroko apaingarria" iristen da, aurreko urteetan garatutakoa arkitekturaren zerbitzuan jartzen denean, bereziki sabaiak gai alegorikoz apaintzeko. Sabaiak apaintzeko ohitura hori XVIII. mende guztian zehar mantenduko da Europa osoan. Italian eta Europan arrakasta izan zuen Caravaggioren pinturaren ondoren etorri zen haren ikasleak korronte klasizistan murgildu ziren: Gentileschi, Orazio Borgianni, Crespi edo Carlo Saraceni, adibidez.
