«« Itzuli
Arte barrokoa (II)
Michelangelo Amerighi, Caravaggio
Michelangelo Amerighi, Caravaggio (1571-1610), naturalismoaren eta errealismoaren bidez manierismoarekin oposizioan agertu zen. Bere lanetarako kaleko modeloak hartzen zituen eta idealizatu gabe, Ama Birjin eta Santu bilakatzen zituen. Kontrarreformak onartzen zituen metodo hauek, kristau fededuna erraz atzeman baitaiteke pintura erlijioso hauetan. Baina pertsona horiek arruntegiak ziren eta errespetu falta zerien lanei, eta ondorioz, Caravaggioren hainbat obra baztertuak izan ziren.
Autore honek tenebrismo baliabidea ere erabili zuen, eta teknika horren arabera pertsonaiak eta objektuak fondo ilun batean kokatzen zituen argitasun biolento batekin. Caravaggioren obra nagusiak San Mateoren bokazioa, San Pauloren konbertsioa eta Kristoren lur ematea dira.
