ARTEA

Arte neoklasikoa (II)

Pintura neoklasikoak garaiko izpiritu arrazionalista bereganatu zuen adierazpen berriak sortuz, adibidez ,herri mailako drama txikiak, lehenengo "turistek" ikusten zituzten paisaia pintoreskoak, burges-familiaren erretratua edo genero historiko eta mitologikoaren kontzeptu eraberritua. Parisetik, Londresetik eta Veneziatik hedatu ziren oinarri neoklasikoak.

Pintura frantsesa

Alderdi frantsesean, XVIII. mendeko arte piktorikoak honako adierazpenak ditu: pintura atsegina bezalako adierazpenak ditu. Honek maitasuna, limurtzea eta lorategietan gertatzen ziren gorteko festak hartu zituen gaitzat.

Pintura atseginaren hiru ordezkari nagusienak honako hauek izan ziren:

  • Antoine Watteauk (1684-1721), eszena atseginei sentsualitatea eta malenkonia barea eman zien. Ezaugarri hau tuberkulosiak jotako gaixoekin lotzen da. Aipatutako gaixotasunak eraman zuen heriotzara hogeita hamazazpi urte soilik zituela, Arteen Akademia ahalguztidunaren aldetik esker on artistikoa lortu eta handik denbora gutxira, hain zuzen ere.
  • François Boucherrek (1703-1770), bere sortze-lanei erotismo nabarmena eman zien eta, erregearen kuttuna zen Madame de Pompadourrek (1721-1764) babestuta, Luis XV.aren gortean rococo estiloko arte atseginaren ordezkari "ofiziala" izendatua izan zen.
  • Jean-Honoré Fragonard (1732-1806), arte atseginaren ordezkari berantiarra, azaleko eszenei izugarrizko dinamismoa eta argi-joko itzelak eman zizkien. Honek guztiak eragin zuen bere estiloa pintore erromantikoenekin uztartzea.

Genero-pintura deiturikoan aipagarriak dira honako bi egile hauen lanak: Jean- Baptiste Greuzerena (1725-1805), sentimendu-etorria duten eszena dramatiko herrikoien egilea, eta Jean-Baptiste-Siméon Chardinena (1699-1779), batez ere bodegoia holandar erara landu zuena.

Neoklasizismo piktoriko frantsesak Jacques-Louis Daviden (1748-1825) lanean du, ordea, lehen erreferentea. Gai historiko edo mitologikoa duten koadroen egilea da. Hauetan, adibideen bitartez, garaiko gertaeren kritika egin nahi zuen. Asmo politikoa, antzerkiaren eragina eta argi-ilunaren berreskuratzeak eragiten dute Daviden neoklasizismoa Erromantizismoaren aurrekari garrantzitsua izatea. Bere obra nagusien artean Horazioen juramentua, Sabinak eta Maraten heriotza daude.

Antoine Watteau, Kantu-eskola, (Errege-jauregia, Madril).

 

Jacques-Louis David, Maraten heriotza, 1793, (Louvre Museoa, Paris).

Pintura britainiarra

XVIII. mendean Britainia Handiko arte piktorikoak adierazpen ugari izan zituen, gehienetan genero txikiagoetatik abiatuta. Hauek izpiritu berritzailez hornitu ziren eta XIX. mendeko artea eta pintura modernoarekin elkartu ziren.

Egileen artean nabarmenenak honako hauek dira:

  • William Hogarth (1697-1764), pintura britainiarraren bultzatzaile handia. Comic History Paintings deitu zien ohitura-koadro eta ukitu moralizatzailea duten koadro-sorta baten egilea da.
  • Sir Joshua Reynolds (1723-1792), erretratu egilea da, Grand Styleren iradokitzailea. Neoklasizismo britainiarraren oinarrietako bat sortu zuen.
  • Thomas Gainsborough (1727-1788) ere erretratu egilea izan zen, soiltasun dotorekoa.
  • John Constable (1776-1837), paisaia-pintorea izan zen.
  • H. M.W.Turnerrek (1775-1851) XIX. mendea aurrera zihoala, ikuspegi ausarta eta hunkigarria zuten paisaiak margotu zituen. Hauen ondorioz, estuki lotzen da Erromantizismoarekin.
 

Sir Joshua Reynolds, Waldegrave hiru damak, 1780 (Edinburgoko Galeria Nazionala).

XIX. mendean unibertso sortzailearen jaun eta jabe egin ziren bikain eta pintoresko kontzeptuek, adierazpen hoberenak ondorengo hauen lanetan izan zituzten:

  • Henri Fuseli (1741-1825), idazlea, margolaria eta pintorea. Naturaz gaindiko nahiz beldurrezko eszenak egiten zituen batez ere.
  • William Blake, artista plastikoa, poeta eta asmo alegorikoa zuen sinbolismo korapilatsu eta mistikoaren pentsalari sortzailea izan zen.
  • John Flaxman (1775-1826), eskultorea, margolaria eta hainbat libururen irudigile, esate baterako, La Iliada eta La Odisea, planteamendu «ezin hobeei» buruzkoak.

Veneziako eskola

Veneziako gainbehera politikoa eta artistikoa ez ziren aldi berean gertatu XVIII. mendean. Garai honetan pintore veneziar bat baino gehiago nabarmendu zen, batez ere atzerrian lan eginez eta Europa osoan hedatuz Veneziako eskolaren ospea. Nabarmendu zirenak honako hauek dira:

  • Giovanni Battista Tiepolo (1696-1770), estilo klasikoko dekorazio-pinturaren azken ordezkari handia. Fresko ederrak eta argitasun handikoak egin zituen egile itzela.
  • Giovanni Antonio Canaletto (1697- 1768), vedute izeneko generoko adierazle nagusia. Hauek Venezia hiriko ikuspuntu panoramikoak dira. Hauetan paisaiak eta eszena bereziak margotzen zituen xehetasun handiz.
 

Giovanni Antonio Canaletto, Piazza San Marco , (Metropolitan Museum, New York).

Atseginarengoraipamena

Barrokotik neoklasizismorako trantsizioa Frantzian gertatu zen rococo estiloaren goieneko unean, kortesia, sentsibilitatea eta sentimendua bezalako baloreen idealizazioaren bitartez, gizartearen ordezkari gisa hartuta. Premisa hauen gainean garatu ziren bai eszenak eta bai pintura atsegina osatu zuten pertsonaia adeitsu eta sentsualak.

 

Hogarth,komikiaren iradokitzailea

William Hogarthek sortutako lan moralizatzaile bildumen artean nabarmendu ziren Emagalduaren karrera, Lizunaren karrera eta Modako ezkontza lanei komiki istorioak deitu zitzaien, Sei edo zortzi eszenez osatutako bilduma zen, bineta gisa antolatuak. Modu satirikoan azaltzen zuten garaiko pertsonaiek "gaizki eramandako" bizitza. Hau gaur egungo istoriotxo edo komikiaren aurrekaria da.

 

Ezin hobeaeta ikusgarria

Edertasunarengan urruntzeak, arte-ideal gisa, naturalaren beste ikuspegi berri bat ekarri zuen, bere ezaugarri ezin hobeak eta ikusgarriak azpimarratuz. Ezin hobea, sentimenduen adierazpenarekin eta naturaren handitasun geldiezinaren aurkezpenarekin elkartzen da. Pintoreskoak, ordea, bat-bateko, ezohiko eta ezusteko adierazpenetan jartzen zuen arreta, baina planteamendu lasai eta atsegin batetik.