ARTEA

«« Itzuli

Pintura erromantikoa

Goyaren bizitza eta lanak.

Goyaren bizitza eta lanak.
Goya BIZTZA ETA LANA
1746 Fuendetodos-en jaiotzen da (Zaragoza).
1760 Luzán margolari barrokoaren tailerrean sartzen da.
1771 Italiara bidaiatzen du eta Zaragozara itzultzen da enkargu erlijioso batzuk egitera.
1773 Erregearen ganberako margolari Frantziskoren arreba Josefina Bayeu-rekin ezkontzen da, eta hark gortean aurkezten du.
1775 Tapizen kartoi-multzoa hasten du "Manufacturas Reales" delakoarentzat, eta 1792 urte arte jarraitzen du.
1778 Tapizen kartoi-multzoa hasten du "Manufacturas Reales" delakoarentzat, eta 1792 urte arte jarraitzen du.
1780 Birritan ezetza jaso ondoren, Akademian onartzen dute eta karrera ofizial bikain bat hasten du. Nobleziaren erretratugile aparta bihurtzen da.
1782 Zaragozako Pilarreko Ama Birjinaren freskoak bukatzen ditu.
1788 Erretratu handien garaia da. Osmako dukesa eta Don Manuel Osorio margotzen ditu.
1792 Gor gelditzen da. Kapritxoen multzoa hasten du.
1795 Albako dukesa ezagutzen du, eta hura 1802 urtean hil arte hurbilean egongo da.
1798 San Antonio de la Florida-ko (Madril) freskoak egiten ditu.
1800 Maja biluzia margotzen du, bi urte lehenago Maja jantzia egin ondoren. Chinchoneko kondesa margotzen du eta Carlos IV.aren familiaren erretratu ospetsua hasten du.
1810 Inbasio napoleonikoaren eraginez Gudaren hondamenakakuaforteak egiten ditu, eta 1823 urtean bukatzen ditu. Kolosoan lan egiten du.
1814 Espainiako matxinada ospatzen du Maiatzaren bia eta Monkloako fusilamenduak margotzen. Inkisizioak Maja biluzia kondenatzen du lizunkeriagatik.
1820 "Margo beltzak" hasten ditu Gorraren Landetxea deitu zio bere etxe berrian.
1824 Bordelera doa absolutismo eta errepresiotik alde eginez.
1828 Bordeleko Esneketaria margotzen du, gaur egun zalantzan ipintzen den obra bat. Bordelen bertan hiltzen da.