XX. mendeko arkitektura
- TEST: Egia edo gezurra?
- LINK: Kanpo loturak (1)
Mendearen lehen hamarkadetako abangoardiak
Abangoardiako mugimenduen artean hainbat korronte bereizi ziren, baina guztiak ere esperimentatzeko gogoak bateratzen zituen:
- Arkitektura futuristak makinismoari eta hiri idealen proiekzioari eman zien garrantzia, forma aerodinamiko ugarirekin hornituta. Antonio Sant' Elia (1880-1916) italiarra nabarmendu zen arkitektura horretan.
- Espresionismo arkitektonikoak jariotasun aerodinamikoaren bilaketa eta irmotasun plastikoa bateratu zituen. Korronte honetakoak izan ziren Bruno Taut (1880-1938), Hans Poelzing (1869-1936) eta Eric Mendelsohn (1887-1953), Potsdam-en (Alemania) Einsteinen dorre berezia sortu zuena.
- Neoplastizismo holandarra eta konstruktibismo errusiarra margolaritzan garatu ziren batez ere. Bi teoria horiek forma geometrikoen zurruntasunean oinarritutako ildo arkitektonikoak finkatu zituzten.
Frank Lloyd Wrighten organizismoa
Frank Lloyd Wright (1867-1959) estatubatuarra Louis Sullivanen ikasle izan zen. Hark irakatsietatik abiatuta lengoaia organizista garatu zuen, intuizioan eta sormenerako askatasunean oinarritutakoa. Organizismoa eta arrazionalismoa parez pare daude. Organizismoak aldez aurretik pentsatutako plan ideal baten arabera antolatzen ditu sortze lan arkitektonikoak. Arkitekto estatubatuarrak hiri inguruko familia bakarreko etxebizitza eredu zehatza sortu zuen. Modulu angeluzuzenetan oinarritu zuen bere lana, bete-betean naturan lekukotzen zena. Eraikuntza mota horren baitan Ur-jauziaren gaineko etxea nabarmentzen da. Lloyd Wrighten intuizioaren berri ematen duten eraikuntzen artean daude Larkingo bulegoak, Buffalon, New Yorkeko Guggenheim Museoa eta Unity eliza, Oak Parken.
Material berrien erabilera eta arkitektura arazoak ebazteko originaltasuna dira Nazioarteko Estilora bidean dagoen eboluzio lerroaren oinarria.
Frank Lloyd Wright, Guggenheim Museoaren barnealdea, 1943, (New York).
Arkitektura arrazionalista
Organizistengan intuizioa da nagusi. Hori kontrajarrita dago zehaztasunez aztertutako planetan oinarritzen den arrazionalisten eredu deduktiboarekin.
Arrazionalismo arkitektonikoaren aitzindarien artean Auguste Perret frantsesa eta Adolf Loos austriarra nabarmendu ziren. Perretek Franklin kalean eraiki zuen etxebizitza inspirazio iturri izan zen beste sortzaile batzuentzat eremu txikietako eraikuntza arazoei irtenbideak aurkitzeko orduan. Loosen eraikuntzek forma kubikoen nagusitasuna eta dekorazio eza dute ezaugarri.
Hala eta guztiz ere, ondokoa izan zen arkitektura arrazionalista zabaldu zuen gune nagusia:
- Bauhaus: Weimarko Arteen eta Ofizioen Eskolatik abiatuta eratutako erakundea da, Henri van de Veldek (1863-1957) sortua. Walter Gropiusek (1883-1969) zentroaren izena aldatu zuen eta Dessaura lekualdatu. Hiri horretan garatu zen bertan ari ziren arkitekto eta margolari arrazionalisten aldirik emankorrena. Theo van Deosburg (1889-1954), Wassily Kandinsky (1866-1944) eta Paul Klee (1879-1969) artistekin batera, Hannes Meyer (1889-1954) eta Ludwig Mies van der Rohe (1886-1957) arkitektoek euren sortze lanak proiektatu zituzten Bauhausen. Ludwig Mies van der Rohe arkitektoak eragin nabarmena izan zuen ondorengo arkitektoen belaunaldietan.
Mende horretako beste arkitekto handi batek ere arrazionalismoaren printzipioekin bat etorriz sortu zuen bere lana. Charles-Edouard Jeanneret suitzarrak, Le Corbusier (1886-1965) izenaz ezagunak, hain zuzen. Bere liburuen bitartez ideia arrazionalistak bultzatu zituen. Hiri proiektu (Hiri Distiratsua) eta eraikuntza proiektu zabalei (Marseillako Gela Unitatea) heltzea atsegin zitzaion.
Le Corbusier, Ronchampeko Gure Damaren kapera, (Frantzia).
Mendearen bigarren erdiko arkitektura korronteak
Ondoko hauek dira XX. mendeko arkitekturaren estilo esanguratsuenak:
- Integrazionismoa: abangoardiako joerak tradiziozko elementuekin uztartzea sustatzen du. Ildo horretan, Alvar Aalto (1898-1976) finlandiarraren lana nabarmendu zen, ezaugarri organizistak eta Eskandinaviako tradiziozko eraikuntzatik ateratako zenbait ezaugarri biltzen zituena.
- Brutalismoa: arrazionalismoaren proposamen erradikalenak biltzen ditu, ikuslearen begi bistan dauden materialekin. Chandigarh Indiako hiriaren proiektua da estilo honen erakusgarri.
- Postmodernismoa: 60ko hamarkadatik aurrera sortu zen. Heterodoxia eta arkitektura modernoan ezarritako postulatuak apurtzea bultzatu zuen. Korronte honetan Robert Venturi (1935ean jaioa) estatubatuarraren lana nabarmendu zen.
- Brutalismo berria: britainiarra eta japoniarra da oinarrian, Le Corbusierrek sortutako estiloaren eboluzioa izan zen. Kenzo Tange (1913an jaioa) eta beste hainbat artista aipagarri biltzen dira estilo honen baitan.
Paisairen arkitektura
Le Corbusier, Gela Unitatearen kanpoaldea, 1947-1952, (Marsella).
Frank Lloyd Wright, Etxea ur-jauzaren gainean, 1936, (Pennsylvania).
XX. mendeko arkitekturaren korronte organizistek garrantzia handia eman zioten eraikuntzak naturan lekukotzeari. Ildo horretan, Lloyd Wrighten Ur-jauziaren gaineko etxeak lorategiaren eta etxearen arteko bereizketa ezabatzen du, elementu biak bakar batean uztartuz.
