ARTEA

XX. mendeko eskultura

XX. mendean zeharreko eskultura artearen oinarrizko ezaugarri definitzaileak hauek izan ziren: alde batetik, irudimenezko izaeraren galera, eta bestetik, jarraipeneko abangoardiek irekitako abaniko zabalaren bitartez, hiru dimentsiotako edozein objekturi, ekintzari ala sortzailearen interpretaziori behar bezala loturiko arte-obraren kontzeptuari gerturatzea.

Abangoardia historikoak

XX. mendeko lehenengo hamarkadetan zehar artearen munduan iraultza egin zuten abangoardia historikoen hausturazko espirituak, eskulturarenganako interesa berpiztu zuen, zein aurreko garaietan bigarren planoan egon zen.

Honi dagokionez, lehenengo linea ebolutibo gisa, eskultore kubista, futurista eta konstruktibistena nabarmendu daiteke.

  • Kubismoa: mendearen lehenengo hamarkadaren bukaeran Pablo Picasso (1881-1973) eta George Braquek (1882-1963) kubismoa sortu zuten. Picasso berak pintura eta eskultura hurbildu zituen, collage teknikaren bitartez eta ondoren bere eskultura obra garatu zuen, batez ere burdinazkoa. Arau kubistak eskulturari aplikatu zizkioten beste hainbat artista hauek izan ziren: Alexandre Archipenko (1887-1964), Jacques Lipchitz (1891-1973) eta Pablo Gargallo (1881-1934) izan ziren. Guztien obran antzematen da planoen artikulazioa eta kubismoari dagokion berezko formen sintesia.
  • Futurismoa: italiar futurismoaren eskulturak, ikuspuntu deskonposaketetako irizpide kubistei dinamismoa eta mugimendu pertzepzioa ekarri zion. Eskultore futurista nagusiena Umberto Boccioni (1882-1916) izan zen.
  • Konstruktibismoa: errusiar konstruktibismoaren eskultoreek antzeko arauak jarraitu zituzten, nahiz eta makinismora eta material industrialen erabilerara bideratutakoak izan. Korronte honetan Anton Pevsner (1886-1962) eta Naum Gabo (1890-1977) nabarmendu ziren.

Dadaistak eta surrealistak

Dadaistek planeaturiko artearen aurkakoak eta surrealisten objektu eta formen oinarri psikologikoaren balorazioak, XX. mendeko eskultura eboluziorako garrantzi handiko sortzaileak ekarri zituen. Figura hauen artean ondorengoak nabarmentzen dira:

  • Marcel Duchampek (1887-1968) eskulturaren munduan iraultza egin zuen, 1910 hamarkadan eguneroko bizitzaren hainbat objektu arte obra bezala aurkeztean. Bere Pixatokia famatua, espiritu urratzaileagatik nabarmentzen da.
  • Kurt Schwitters (1887-1948), Duchampekin batera, eskultura dadaistako beste pertsonai garrantzitsua izan zen. Bere sorkuntza dimentsio handiena material latz eta hondakinekin lan eginez lortu zuen, zeinen bitartez edertasun handiko piezak lortzen zituen.
  • Alberto Giacometti (1901-1966), surrealismoaren interpretazio pertsonala ekarri zuen, bere lerro luzeko irudietatik abiatuz, gehienak burdinazkoak.
  • Jean Arp (1887-1966) eta Joan Mirok (1893-1983) bat zetorren obra eskultorikoa egin zuten, arau surrealistetatik abiaturiko formen interpretazio dotorearen emaitza zena.

Bukatzeko, Constantino Brancusi (1876-1957) errumaniarra dugu, zeinen obran eskultura irizpide klasikoak elkartzen diren, abangoardiazko klabean moldatuak, nahiz eta mugimendu zehatz batekin loturarik gabekoa izan.

XX. mendeko bigarren erdiko eskultura

Bigarren Mundu Gerraren bukaeraren ondoren, mendearen lehen hereneko abangoardiazko eskulturaren kide garrantzitsuetako askok bere ekoizpena eboluzio aldaketa handirik gabe jarraitu zuten.

Aipaturiko Duchamp, Miro edo Giacomettirekin batera, ikuspegi eta interpretazio oso pertsonalak ekarri zituzten, eta neurri handi batean mende bukaerako mugimendu plastikoetan eragina izango zuten hainbat eskultorek bere estilo bereziak garatu zituzten. Hauen artean ondorengoak aipagarriak dira:

  • David Smithek (1906-1965) minimal arten aitzindaria izan zen estilo abstraktu zorrotzezko obrak egin zituen.
  • Alexander Calder (1898-1976), ), iparamerikarra, aurrekoa bezala, pintatu eta artikulatuta zeuden burdinazko pieza talde mugikor bereziak sortu zituen, zein eskultura zinetikoaren lehen urratsa izan baitziren.
  • Jorge Oteiza (1908 - 2003) eta Eduardo Chillidak (1924 - 2002) bere planteamenduetan plastika eskematikoa hedatu zuten, baina elementu naturalistak erantsiz.
  • Henry Mooreek (1898 - 1986), azkenik, arau oso pertsonaletan oinarrituta, organizismoaren barne kokaturiko obra garatu zuen, non zulo, lerro bihurrituak eta bolumen handien bitartez deformaturiko giza irudiak garrantzi berezia hartzen baitzuen.

Alexander Calder, mugikari, aire librean eginiko eskultura zinetikoa, (Paris).

Pop artetik minimal artera

Hirurogeiko hamarkada, eskulturaren estetika-planteamenduen eraberritze garaia izan zen. Pop art aroak, etxekoaren ikustezkoari goraipamena hasi zuen, erarik latzenean azalduta. Mugimendu honetan, aipagarriak izan ziren Claes Oldenburg (1929), eta George Segal (1924-2000) eta Duane Hanson (1925-1995), zeinek bere sortzea publizitatearen garaiko berezko gizaki modeloen plastikoan hustean oinarritu baitzuten.

Gizaki elementua adierazpen-bide gisa ez erabiltzearen arauari buruz, XX. mendeko azken hamarkadetako eskulturak hainbat eraldaketa jasan zituen, zeinek ondoren aipatuko diren eskola zehatzei bidea eman baitzieten.

  • Italiar arte povera korronteak, inongo eskultura tradiziorik ez zuten hondakin materialak erabili zituen, adibidez, trapuak, altzairu zaharrak eta era guztietako hondakinak.
  • Minimal artek, espresio txikienera bihurtu zuen objektuen adierazkortasuna, iluminazio joko eta denboraldiko instalazioak maiz erabiliaz.
  • Land artek, eskultoreak naturan parte hartzea proposatu zuen, adierazpen bide bezala erabiltzeko.

Gizakiaren ikuspuntua ez erabiltzeko joera body art deiturikoarekin galduko zen, non gizakiaren gorputz berak, eskultura obraren euskarri gisa funtzionatzen du.

George Segal, Bus riders, 1964, (Hirshhorn Museum, Washington).

Jenio handiak

Amedeo Modigliani, Emakume burua , 1912, (Metropolitan Museum, New York).

Eskultura "bigarren mailako" eremu sortzailea izan zen XX. mendeko arteko izen handietako batzuentzako, adibidez Pablo Picasso, Joan Miro, Henri Matisse edo Amedeo Modigliani. Bere irudiek espresio artistikoko bide zehatzeko eremuaren gainetik badaude ere, kontutan hartzen da beti artista hauen eskultura obra, zenbaitetan "genero txikia" bezala harturikoa.

 

Brancusi-ren «esentzia»

Brancusik zioenez, "erreala ez da kanpoko forma, gauzen esentzia baizik". Eskultoreak esentzia hori bilatzen zuen bere forma oboidezko irudi bereizgarrien leunketa maila handienean, ia beti marmolez eta batzutan obra berdinak brontzera eginiko transposizioekin.

 

Mende bukaerako eskultura

XX. mendean zehar sorturiko korronte eta mugimendu aniztasunak, heterogeneotasuna garai honetako ezaugarri nagusiena izatea eragiten du, tradiziozko, ultra abangoardiazko, abstraktu eta hiperrealistak diren estiloak aldatuz.