ARTEA

«« Itzuli

Alberto Giacometti

Alberto eta Annette Giacometti Fundazioa

2003an Frantziako Lehen Ministroak eta Barne Ministroak Alberto eta Annette Giacometti Fundazioa sortzen zuen dekretua sinatu zuten. Erakunde honen xedea suitzar artistaren lana zaintzea eta kudeatzea da.

Ez zuen, ordea, jaiotza erraza izan fundazio honek. Hamalau urte kosta zen aurrera ateratzea. Hainbat eztabaidak atzeratu zuten egitasmoa. Annette Giacomettik 1990ean egin zuen testamentuan bere senarraren lanak sakabanatu gabe Fundazioan manten zitezela eskatzen zuen eta Albertoren idazkaria 20 urtean zehar izan zen Mary Lisa Palmer estatubatuarraren eskuetan uzten zuen ondarearen kudeaketa. Annette Giacometti-k 2,5 milioi dolar kosta zitzaion eraikin bat erosi zuen bilduma gordetzeko. 1993an zendu zen Annette. Frantziako kultura-ministerioak blokeatu egin zuen fundazioaren sorkuntza, honen xedea argitu beharra zegoela argudiatuz. Gainera artistaren anaia Bruno eta Albertoren arrebaren bilobak auzitan hasi ziren Palmer-ekin.

Bestalde, Giacometti-ren ondarearen legezko ondorengoak ziren eta Suitzan bizi ziren Annete-ren bi anaiaei jaraunspenari zegozkion zergak ordaintzea galdatzen zieten. Kopuru ikaragarria zen hau, ondarearen balioaren %45era iristen baitziren. Haiek zergak ordainduko baitzituzten enkantera atera beharra zeukaten bildumaren parte bat bederen edota Frantziako legeak onartzen duen beste formula bat erabili: Estatuari %45eko partaidetza eman ondasunetan. Soluzio hau ona zen Frantziako museoentzat. Denbora horretan Giacometti-ren lanak leku seguruan gordeta egon ziren, baina publikoak ezin zituen ikusi.