Abangoardia historikoak pinturan
- TEST: Egia edo gezurra?
- EXTRA: Kubismotik datozen korronteak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Fauvismoa
XIX. mendeko azken hamarkadan, ikuspuntu ezberdinetatik oinarrizkoa eta "basatia" aldarrikatzea komunean izan zuten hainbat pintorek bere sorkuntza hasi zuten, ezarritakoaren aurka. Kolore bizi puru eta energiazko trazuekiko erabileraren gustua zela eta, fauves ("basapiztiak" frantsesez) ezizena jarri zitzaien: horrela, fauvismoa jaio zen. Ezagunenen artean hauek ditugu:
- Henri Matisse (1869-1954), zeinek talde barnean autoritate handiena betetzen baitzuen.
- Georges Rouault (1871-1958).
- André Derain (1880-1954).
- Maurice Vlaminck (1876-1958).
- Raoul Dufy (1877-1956).
- Georges Braque (1882-1963), iraultza kubistari ekin baino lehen.
- Kolorea elementu sortzaile bezala erabiltzea, taldearen ezaugarri bateratzailetako bat izan zen, zeinen kideek bere etapa fauvistaren ondoren, bide ebolutibo ezberdinak hartu baitzituzten.
Pintura espresionista
Fauvismo frantsesak bere indarra kolorean jartzen bazuen, Europako erdialdeko pintura espresionista hizkuntza bisual sutsuak, emoziozkoak eta bizitzaren atsekabezko baldintza islatu nahi zituenak erabiltzerakoan, urrunago zihoan. Alemanian, bi talde garrantzitsu eratu ziren:
- Zubia (Die Brücke): Emil Ludwig Kirchner (1880-1938), Erich Heckel (1883-1970) eta Karl Schmidtt-Rottbluf (1884-1976), artea bizitzaren espresio zuzen eta instintiboa irudikapen bezala ikustearen defendatzaile zirenek, bere nukleo fundazionalaren parte izan ziren. Taldea Dresden osatu ondoren, Berlinera aldatu zen, non indar berri batez beteko zuten beste hainbat pintore sartu baitziren; horien artean Emil Nolde (1867-1956) eta Otto Müller (1874-1930).
- Jinete urdina (Die Blaue Reiter): Munichen egituratu zen, espiritu ez hain erradikalarekin, nahiz eta nahi berritzaile berak bultzatuta izan. Beregan, Franz Marc (1880-1916), Auguste Macke (1887-1914) eta Wassily Kandinsky errusiarra nagusitu ziren; azkenak taldean parte hartu zuenetik, zein 1916n disolbatu baitzen, laster premisa abstraktuetara pasako zen, kolorearen protagonismo garrantzitsua beti ere espresio elementu bezala mantenduz; bestetik, Paul Klee (1879-1940) daukagu, marrazkiaren menderatzaile aparta eta aurrerantzean, XX. mendeko ezinbesteko erreferentetako batean bilakatuko zena.
Espresionismoa taldeetatik kanpo
Aipaturiko mugimenduen bitartez bideratutako korronteekin batera, pintura espresionistan pertsona garrantzitsuak nabarmendu ziren, eta hauen artean aipagarriak dira:
- Edvard Munch (1863-1944), noruegiarra, hasiera batean sinbolismoari atxikia, nahiz eta bere obrek azentu espresionista nabarmena azaldu.
- Max Beckmannek (1884-1950) bere ekoizpena biolentziazko forma ezberdinen ordezkaritza kezkagarriagatik berezi zuen, ia beti zentzu sinboliko eta alegorikoan.
- George Grosz (1893-1959) eta Otto Dixek (1891-1969) ikuspegi enigmatikotatik eta alditan groteskoak zirenetatik gerra arteko Berlineko mundu ilunaren erretratua egin zuten.
- Gustav Klimtek (1862-1918) sorkuntza pertsonala egin zuen, zeinek Vienako modernismo eta sinbolismoko elementuak sartzen baitzituen.
- Egon Schielek (1890-1918) marrazkiaren bihurguneen bitartez, espresionistak bereizten zituen atsekabean sakondu zuen.
- Oskar Kokoschkak (1886-1980), azkenik, espresibitatea oso enpastatutako, tentsioz kargaturiko pinturan kontzentratu zuen.
Pintura kubista
Kubismoak, artearen munduan izugarrizko iraultza suposatu zuen, bere printzipioen bitartez, pintura figuratibotik abstrakzio era ezberdinetara eramango zuen trantsizioari bidea eman baitzion. Pintura kubistaren fundamentua, objektu baten ikuspegi anitzak haustea zen, forma geometrikoen analisiaren bitartez, hasieran kuboak izan zirenak; hortik dator bere izena.
Kubismoan bi fase daude:
- Fase analitikoa: 1907tik 1912ra, sentsazio bolumetrikoaren murrizteaz arduratu zen, eginiko irudia, hondo ia monokromoaren gainean erretikulu trama bilakatu arte.
- Fase sintetikoa: 1912tik 1915era arte, formak zatikatu eta banatutako obrak eta maiz collagearen teknikara jotzen duten obrak hartzen ditu barne.
Kubismoaren fundatzaile eta maisu handiak: Pablo Picasso (1881-1973) eta Georges Braque (1882-1963), zeintzuk, erabat abstraktuak ziren obrak egitera iritsi ez baziren ere, etorkizunean edozein erreferentzia figuratiboaren galerari bidea ireki zioten, "deskonposizio-birmoldaketa" prozesuaren bitartez.
Picassoren 1907an Avignoneko andereñoak eta Braqueren Biluzia lanek, ikerketa plastikoaren fase emankorra hasi zuten, ondoren Juan Gris (1887-1927), Ferdinand Léger (1881-1955) edo Robert Delaunay (1885-1941) bezalako artista garrantzitsuak erantsiko zirelarik.
Pablo Ruiz Picasso, Avignoneko andereñoak, 1907, (Arte Modernoko Museoa, New York).
Nazien zentsura
Naziek boterea eskuratu zutenean, kontrol bortitza ezarri zuten arte-adierazpideen gainean, nazionalsozialismoaren agintari eta ideologoen iritziz estatu berriarekin bateraezinak zirenak ezabatu nahian. Era horretan, museo eta bilduma pribatuetatik baztertu eta bahitu egin zituzten Picasso, Klee, Ernst edo Grosz bezalako egileen lanak. Artista horien lanak "arte andeatu" gisa izendatu zituzten, eta beraz, debekatuak eta jazarriak izan ziren.
Larritasunaren espresioa
Henri Matisse, Anana , 1948, (Metropolitan Museum, New York).
Georges Braque, Biolina eta klarinetea , 1912 (Galeria Nazionala, Praga).
Espresionismoa, sorkuntza artistikoaren mundura egiten den larritasunaren translazioa da. Larritasun etengabe hau, Alemanian bizi izan zen Lehen Mundu Gerraren porrotarengatik, Weimarren Errepublika ez egonkorraren zehar, eta katastrofe berri baten iragarle izan zen nazismoa hasi arte.
Manifestu futurista
1909. urtean, Italian Manifestu futurista argitaratu zen, eta bertan Marinetti-k parte hartu zuen. Literaturari, eskulturari eta pinturari eragin zion mugimendu horren helburua tradizioa apurtzea eta gizarte berriaren ezaugarriak goraipatzea izan zen (hala nola mugimendua, automobila edo elektrizitatea). Argitalpen desberdinetan honelako baieztapenak irakur zitezkeen: "Italia askatu nahi dugu hilerrien modura estalia duten museo amaigabeetatik" edo "Lasterketa-auto bat Samotraziako Garaipena baino ederragoa da".
