«« Itzuli
Abangoardia historikoak pinturan
Kubismotik datozen korronteak
Kubismoan bere jatorria izan zuten korronte artistiko ugarien artean, ondorengoak nabarmendu daitezke:
• Futurismo italiarra, modernitatea eta makinismoa goraipatzen zituen dinamizatutako kubismoa bezala interpreta zitekeen. Pintore futuristen artean Umberto Boccioni (1882-1916) eta Giaccomo Balla (1871-1958) nabarmendu ziren.
• Bortizismoak antzerako eskemak aplikatu zituen
Britania Handian, Wyndham Lewis nabarmenduz
(1882-1957).
• Kubofuturismoa eta rayonismoa, arte errusiarrean premisa futuristak aplikatzearen emaitza izan ziren, bere artean Mijail Larionov (1881-1964) eta Natalia Goncharova (1881-1962) nabarmenduz..
• Vladimir Tatlinen (1885-1953) konstruktibismoa
eta Kasimir Malevichen (1878-1935) suprematismoak
zuzenean erabateko abstrakziorantz aurrera egin zuten.
• Piet Mondrian (1872-1944) holandarraren neoplastizismoak azkenean abstrakzio geometriko zorrotzenerantz eboluzionatu zuen.
