Dadaismoa, surrealismoa eta beste abangoardiak
- TEST: Egia edo gezurra?
- LINK: Kanpo loturak (3)
Dadaismoa
«Dada» hitza Tristan Tszara (1896-1963) poeta errumaniarrak sortu zuen, zeinek bere agirietan esanahirik ez zuela azpimarratzen baitzuen hain zuzen ere. Beraz, dadaismoa, absurdoa, intuizioa eta irrazionala dena errebindikatzen zuen jarrera nihilista islatzean datza. Mugimenduaren jatorria, Tzara bera, Hans Arp (ondoren Jean Arp izen frantsesa hartuko zuena) (1887-1966) eta Marcel Janco (1895-1984) bezalako artistek Voltaire de Zurich kabaretean ospatzen zituzten sesio komiko groteskoak izan ziren. Munduko toki ezberdinetatik, hogeigarren hamarkadatik Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte panorama artistikoa menderatuko zuen korronteko (alegia, surrealismoa) izen handietako askok dadismoan parte hartuko zuten. Horien artean Francis Picabia (1879), Marcel Duchamp (1887-1984), Man Ray (1890-1977) eta Max Ernst (1891-1976) aipa daitezke.
Surrealismoa
1924an, André Bretonek (1896-1966) bere Lehen Agiriarekin estetika surrealistaren lehen oinarri teorikoak ezarri zituen, zeinek Lehen Mundu Gerra eta Bigarrenaren hasieraren arteko abangoardien garaia menderatuko zuen.
Surrealismoak, bere irizpidetako bat automatismo psikikoan zeukan, espresio artistiko bitarteko gisa. Lehen garai batean, pintura surrealistaren oinarrizko urratsa izan zen, zeinek abstrakziora hurbildu eta subkontzienteko espresioaren erreferentziatzat irudimenezko elementu gutxi batzuk mantentzen baitzituen.
Pintura
Bretóneko Lehenengo Agiri surrealistaren argitaratzearekin batera, ondorengoak bezalako pintoreek bere ekoizpena hasi zuten:
- Joan Mirp (1893-1983), zeinek sinbolo eta lirismo handiko zeinuen unibertso zabala erakutsi baitzuen.
- André Masson (1896-1987), biolentziazko eta atsekabezko grafismoaren sortzailea.
- Marcel Duchamp, Max Ernst eta Jean Arp, zeintzuek mugimendu dadaistan parte hartu baitzuten.
1929an Bigarren Agiri surrealista aurkeztu zen, zeinetan giza begiradaren karga subkontzientea baloratzen baitzen; horrek errealitatea aldatzea beharrezkoa ez izatea eragiten zuen, baina artearen subkontzienteko indarra errealismo handiko formetan isla zitekeen.
Bere obra joera honetan sartu zutenak ondorengoak dira:
- 1. Ives Tanguy (1900-1955).
- 2. Paul Delvaux (1897-1994).
- 3. Salvador Dali (1904-1989): errealismo paregabea inprimatu zuen, zeinen bitartez bere ikuspegi eta obsesioei interpretazioa eman baitzien.
- 4. René Magritte (1898-1967): bere obrei zentzu metaforikoa ematen zien, zeinek ikuslearengan ustekabea eragiten baitzuen.
Salvador Dali, Gizaki ikusezina, 1930, (Bilduma pribatua, Madril).
Pinturazko beste hainbat abangoardia
Korronte zehatz bati atxikitako abangoardiekin batera, adibidez kubistak, dadaista surrealistak, etab., mendearen lehen erdialdeak, modan zeuden beste banakako ala isolaturiko linea ebolutibo batzuk izan zituen.
- Muralismoa: Diego Rivera (1886-1957), Jose Clemente Orozco (1883-1949) eta David Alfaro Siqueiros (1896-1974) mexikarrek landurikoa. Agerraldi artistiko lokala izan zen, Mexikokoa bereziki, zeinek herrialde horretako iraultzaren izpiritua, hein handienean eraikuntza publikotako dekorazio gisa instalaturiko mural izugarrietan goraipatzen baitzuen.
- Pintura metafisikoa: italiar arteari dagokiona bereziki, non Giorgio de Chirico (1888-1978), Carlo Carra (1881-1966) eta Giorgio Morandi (1890-1964) nabarmendu baitziren. Korronte honetako kideek surrealismoa aldagai bat erantsi zuten, karga sinboliko handiko irudi onirikoak eranstearen bitartez.
Amaitzeko, XX. mendeko artista handien eboluzio pertsonalak nabarmendu behar dira, zeinek, korronte ezberdinetatik aparte, besteek jarraitu beharreko bide estetikoa eboluzionatu eta seinalatzen joan baitziren. Hau da Pablo Ruiz Picassoren (1881-1973) kasua, zeinek hogeita hamar eta berrogeiko hamarkadetan, bere obra garrantzitsuenetariko batzuk egin baitzituen, adibidez Gernika, zein gerraren aurkako arrazoibide enblematiko bilakatuko baitzen; edo Paul Klee (1879-1940), zeinek arau espresionistetatik, indar poetiko handiko eta karga alegoriko handiko estilorantz eboluzionatu baitzuen.
Pariseko eskola
Mugimendu ala talde zehatz bati lotuta ez dauden artistak, baina, beren izaera berritzailea dela eta, abangoardiazko posiziotan sartu behar diren sorkuntzak dituztenak, Pariseko eskolaren izenpean taldekatzen dira, beren obra frantziar hiriburuan, modernitate eta abangoardia artistikoetako gunean, erabat edo hein batean egin izanagatik.
Eskola honetako artista adierazgarrienak:
- Amedeo Modigliani italiarra (1884-1920).
- Marc Chagall errusiarra (1887-1985).
- Chaim Soutine lituaniarra (1894-1985).
- Moise Kisling poloniarra (1891-1943).
Nahiz eta korronte espresionista, kubista eta surrealisten eragin logikoa izan, pintore hauen lanek ezaugarri bereizle bezala bere planteamendu estetikoen originaltasuna daukate. Planteamendu hauek hainbat kasutan, arte garaikidean lehentasunezko erreferentziak dira.
Amedeo Modigliani, Biluzi etzana, 1918, (Metropolitan Museum, New York).
Dadaismoaren helburuak
Dadá mugimenduak eta surrealistek, geroago, helburu bat finkatu zuten: artelana arrazoiaren mendekotasunetik libratzea. Hori lortzeko, halabeharrean oinarritutako sistemak eta teknikak erabili zituzten. Horrela, lehenengo automatismo-formak azalduko dira, hala nola kalkomania (pintura paperaren gainean isuri eta beste batekin presioa egitea), oszilazioa (pintura duen ontzi bat zulatu eta ausaz mugitzea) edo frottage izenekoa (paper bat gainazal lakar baten gainean jarri eta arkatz batez igurztea).
Surrealismoaren ideologia
René Magritte, Maitasunezko ikuspuntua , 1935 (Bilduma pribatua, Suitza).
Giorgio de Chirico, Pintura metafisikoa , 1917 (Von den Heydt Museoa, Wuppertal).
Dadaistak ez bezala, artearen beraren nozioa ezeztatu zutela, surrealistek azken helburu bezala iraultza zuten, eta iraultzaren bidez artearen giza errealizazioa lortuko lukete, gizakien askatasuna bilatzen duena, baita arrazoizko mugak gaindituz ere. Beraien ezkertiar jarrera erradikalak direla eta, Frantziaren Alemaniar inbasioaren ondoren, Estatu Batuetan erbesteratu egin ziren, espresionismo abstraktua izango zena sorraraziz.
Modiglianiren estilizazioa
Ekoizpen artistikoaren gune diren erretratu eta biluzien estilizazio dotore eta lirikoa, bizitzari buruzko atsekabezko ikuspegiarekin kontrastean dago, zeinek gabezi eta miseriazko bizitza baten ondoren, heriotzara eraman baitzuen, tuberkulosiaren biktima izateagatik.
