ARTEA

«« Itzuli

Salvador Dalí

Dalí Antzoki-Museoa

Dalí Antzoki-Museoa 1974an inauguratu zuten. Figueres-eko antzoki zaharraren hondakinen gainean eraiki zuten eta Dalík artean egin zuen bidea erakusten duen bilduma zabala dauka.

Han ikusgai dauden lanik garrantzitsuenak honako hauek dira: Port Alguer (1924), El espectro del Sex-appeal (1932), Autorretrato blando con beicon frito (1941), Poesía de América-Los atletas cósmicos (1943), Galarina (1944-45), La cesta de pan (1945), Leda atómica (1949) eta Galatea de las esferas (1942).

Port Alguer

Port Alguer (1924)

Alguer katalanez egiten den Sardiniako herri bat da.

Aipagarriak dira, orobat, artistak berariaz Antzoki-Museorako egin zituen lanak, hala nola Mae West Aretoa, Palau del Vent Aretoa, el Francesc Pujols-en Monumentua eta Cadillac lluvioso. Dalík hala nahi izan zuelako, beste artista batzuen lanak ere badaude: El Greco, Marià Fortuny, Modest Urgell, Ernest Meissonier, Marcel Duchamp, Wolf Wostell, Antoni Pitxot eta Evarist Vallès-enak, besteak beste.