ARTEA

Artea Euskal Herrian

Euskal Herriko herri adierazpen artistiko garrantzitsuenak antzinako folklorearekin erlazionatuta daude, musika eta dantzarekin hain zuzen. Musikan bi tradizio bereiz daitezke, kantuari dagokiona eta dantzari dagokiona

Herri adierazpen artistikoak

Instrumentu esanguratsuenak (denak ere antzinakoak) txistua, txalaparta eta dultzaina dira. Txistua eta txalapartak jatorri euskalduna dute eta aintzinakoak dira.

Euskal dantzen lehen bilduma Pedro Albenizek burutu zuen 1829an, Iztuetako euskal dantzen bildumarako. Guridi, Uruñuela eta Sorozabal euskaldun maisuek ere euskal kantuen altxorra bildu zuten puntu desberdinetan: lo-kantak, amodiozkoak, eresiak, dantzarako eginak, irri-kantak, haurrentzako eginak eta ospakizunetan erabiltzen direnak. Dantzari dagokionez aberastasun eta aukera handia dago. Hauek dira herri-dantza ezagunenak:

  • Aurreskua:Gipuzkoan eta Bizkaian dantza ospetsuena eta dotoreenatzat hartzen da.
  • Baztango mutildantza: gizonek soilik dantzatzen dute, bai haurrek eta baita helduek ere.
  • Zuberoako maskarada: bere inauteri itxuragatik eta data horietan egiten delako, izen hori dauka.
  • Ezpatadantza: ikusgarritasun handikoa eta zaila, konpasaren aldaketa konstante eta ezpaten erabileragatik.