«« Itzuli
Eskultura Euskal Herrian
Ricardo Ugarte Zubiarrain, 1942
Ricardo Ugarte, eskultorea da. Pasai San Pedron jaio zen, 1942ko abuztuaren 6an. Oso gazterik hasi zen margotzen eta artearen hainbat alorrekin experimentatzen. Gaur egun, euskal artisten artean erreferentzia nagusienetako bat da. Ugarteren bizitza eta lana, eskutik emanda joan dira beti, bide paraleloak egin dituzte, garatuz joan dira, eta gaur egun lan heldua, sintetikoa eta poesiaz betea eskaintzen dizkigute. Batez ere eskultore ebzala ezagutzen dugun arren, margoa, collagea, argazkilaritza, poesia, entsaioa eta argazkilaritza ere landu ditu.

"El arte, como la vida, es un proceso de evolución constante. Aquello que se refleja a través de la obra como expresión de nuestro pensamiento siempre se está modificando".
Ricardo Ugarte gazte-gaztetandik hasi zen arteaz eta pinturaz interesatzen. Dibujoa ikasi zuen Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan, eta ondoren Camps akademian. 1964. urtean Radio Popularren artearen inguruko programa bat gidatu zuen, «Rincón Bohemio», eta «Teatro Estudio» taldearen eszenografiaz ere arduratu zen.

1962. urteaz geroztik, Gipuzkoako Ateneoak antolatutako erakusketetan parte hartzen hasiko da. Berehala, serigrafia, grabatua eta argazkilaritza lantzen ere hasiko da. Sormen agortezin horri jarraituz, literatura eta poesian ere murgilduko da. "Collage num. 1 lanarekin, 1970. urtean, Irungo Hiria literatura lehiaketa irabazi zuen. Gipuzkoako «Euskal Artisten Elkartearen» sortzaile ere bada, eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko kide.
