Artea Euskal Herrian gaur
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
- TEST: Gezi bidez lotu
- LINK: Kanpo loturak (7)
Gaur egun, gure erkidegoko arteaz mintzatzerakoan, ezin dugu aipatu gabe utzi Bilboko Guggenheim Museoa. Frank O. Gehry arkitektoak eraikitako obra bat da eta eraikuntza honek Euskadiko kulturaren eta artearen zabalkuntzarako bide garrantzitsu bat ireki du. Interkonektatuak dauden hainbat bolumenez osatua dago eraikina: kareharriz estalitako bolumen oktogonal batzuez eta titanio mintz batez estalitako bolumen kurbatu eta okertutako beste batzuez. Lortutako emaitza izugarria da.
Guggenheim Museoa hiru sailetan banatzen da: iraupen luzeko lan-bilduma, denboraldi baterako erakusketak eta publiko artean murgiltzeko egiten diren ekintza-programak. Iraupen luzeko erakusketak hainbat fondok osatuak daude: New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum, Veneziako Peggy Guggenheim Collection eta Bilboko Guggenheim Museoa. Bilduma hauek XX. mendeko artearen ikuspegi zabala eskaintzen digute. Bilboko museoak esaterako, XX. mendeko bigarren erdialdeko artista esanguratsuenen lanak biltzen ditu: Eduardo Chillida, Yves Klein, Willem de Kooning, Robert Rauschenberg, Antoni Tàpies, Mark Rothko eta Andy Warhol besteak beste.
Euskadiko eta Espainiako Estatuko artista gazteen lanak ere aipagarri ditugu: Txomin Badiola, Miquel Barcelo, Prudencio Irazabal, Juan Luis Moraza, Susana Solano eta Dario Urzay.
Guggenheimek museo-eredu berria agertzen digu, lan-bildumak sarri aldatzen dira eta, ondorioz, etengabeko berrikuntza eta artearen ikuspegi berria suposatzen du.
Euskadiko beste museo garrantzitsu batzuk
Gure erkidegoko beste arte-museo garrantzitsu batzuk:
- Artium. Arte Garaikidearen Museoa. Vitoria-Gasteizko alde zaharreko kultur eskaintzaren parte da eta euskal museoen sarean ere parte hartzen du. 2002. urtean eraikia, bere helburua gure garaiko artea ezagutzera ematea da, horretarako epe luzeko eta epe laburreko erakusketak daude, baita sormenarekin eta pentsamenduarekin erlazionaturiko ekitaldiak ere.
- Bilboko Arte Ederren Museoa. Bi museoen fusioaren ondorio da: Bilboko Arte Ederren Museoa (1908) eta Arte Modernoaren Museoa (1922). Bilduma erromantizismoarekin eta espainiar gotikoarekin hasten da; XVI. eta XVII. mendeetakoa, El Greco, Murillo, Zurbaran... Goyaren lanak ere aurki ditzakegu; baita XIX. mendeko pintoreak ere, Sorolla eta Madrazo esaterako; eta halaber, beste bilduma garrantzitsu bat, Van Dyck eta beste batzuk. Euskal artisten lanak ere aurki daitezke: Guiard, Regoyos, Echevarria, Zuloaga, Iturrino, Arteta eta Ucelay. Lan abangoardistak ere aurki daitezke artista hauen eskutik: Oteiza, Chillida eta Bacon.
- San Telmo Museoa. 1932an sortu zen XVI. mendeko komentu donostiar batean. Bertan XV. eta XIX. mende bitarteko lanak jasotzen dira, autore hauenak besteak beste: Madrazo, El Greco, Remi, Ribera eta Rubens.
- Chillida-Leku. Chillidaren lana erakusten duen kanpoko museoa, Hernanin.
- Oteizaren Etxe Museoa. Nafarroako Altzuza herrian kokaturik dago eta bertan, bere obraz gain, artistak sarritan joaten zen lekuak ere ezagutu daitezke. Tailer-etxeko bisitaldiak ikusleari hiru gune adierazgarrienean sartzeko aukera ematen dio: Laborategia, Etxea eta Tailerrean.
Bukatzeko, ezin ditzakegu ahaztu honako jardunaldi artistikoak: Vitoria-Gasteizko, Donostiako eta Getxoko Jazz Jaialdiak eta Donostiako Zinemaldia. Halaber, aintzat hartu beharrekoa da Donostiako Kursaal Auditorioaren inguruko kultur dinamismoa, baita Bilboko ontziola zaharren gainean eraikitako Euskalduna Jauregian programatutako jarduerak ere.
Peggy Guggeheim
Peggy Guggenheim aberatsa zen, eta ondorioz, artea erosten zuen eta Pollock eta Yves Tanguy moduko artistekin erlazionatzen zen. Bizitza bohemioa izan zuen eta 350 milioi dolarreko balioa zuten 300 artelan baino gehiago bildu zituen. Bere aita, Benjamin Guggenheim, Titanic urperatu zenean hil zen.
San Telmo Museoa
San Telmo Museoa berritu eta handitu egin behar dute. Orain dagoen eraikinari Urgull Magalean dagoen beste bat gehituko diote eta 4.000 m gehiago izango ditu. Ondorioz, XVI. mendeko eraikin hau XXI. mendeko instrumentu museistiko berriekin handitu eta eraberrituko dute.
