ARTEA

«« Itzuli

Artista unibertsalak

Angelo di Bondone, Giotto (1266-1337)

Angelo di Bondone, Giotto (1266-1337)

Pintore eta arkitekto italiarra (Colle di Vespignano, Mugello, 1266 edo 1276- Florentzia, 1337). XIV.

2001/01/01

Pintore eta arkitekto italiarra (Colle di Vespignano, Mugello, 1266 edo 1276- Florentzia, 1337). XIV. mendeko pintore eraberritzailea, Mendebaldeko pintura modernoaren sortzaileetako bat izan zen eta Errenazimentuko aitzindari. Tradizio bizantziarraren arauetatik aldentzea eta errealismo gehiagoz irudikatzea izan zuen ezaugarri nagusia. Bolumena eta espazioa ikertu zituen batez ere, eta pintatutako paisaietan perspektiba landu zuen. Bereziki, gai biblikoak erabili zituen. Bereak dira Bardi kaperako freskoak.

Informazio gehiago