ARTEA

«« Itzuli

Erreportaiak

Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du

Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du
Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du
Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du
Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du
Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du
Tabakalerak Daros-Latinamericaren arte garaikideko bilduma erakutsiko du

Tabakalerak, etorkizunean Arte Garaikidearen Nazioarteko Zentroa hartuko duen guneak, artista latinoamerikarren talde erakusketa bat izango du ikusgai uztailaren 19tik urriaren 5era bitartean. Daros-Latinamerica (Europan Latinoamerikako arte garaikideaz egin den proiektu inportanteena) entzute handiko bildumatik egindako hautaketa bat baino ez da.

2008/06/06

Orotara, Tabakalerak, hogeita hamar bat obra bilduko ditu Gipuzkoan. Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Guatemala, Mexiko, Puerto Rico eta Uruguai herrialdeetako 25 bat artistak hartuko dute parte. Gaur egungo artelan konprometituak erakutsiko dituzte bertan, baina azken hamarkadetako lanek ere euren lekua izango dute. Halaber, 60ko hamarkadatik gaur egunera artearen munduan izan diren ildo nagusienetako batzuen ikuspegia eskainiko dute.

Erakusketaren alderdirik sentsual eta sentsorialena, berriz, Cildo Meireles, Valeska Soares eta Ernesto Neto artista brasildarren instalazio handietan izango da ikusgai.

Bestalde, osagai politiko eta sozial indartsuekin betetako korronte kontzeptualagoa ere ikusi ahal izango da. Alor horretan, Luis Camnitzer artista eta teorialari uruguaitarra aipatu beharra dago. Autoreak artista gazteagoak izango ditu lagun; besteak beste, Ivan Capote eta Antonio Eligio Fernandez "Tonel" kubatarrak, Antonio Dias brasildarra edo Priscilla Monge costarricarra.

Era berean, Tabakalerak ikus-entzunezko sormen-lan ugari jarriko du ikusgai, eta bideo-instalazioek, proiekzioek eta zinema mundutik gertuago dauden lanek osatuko dute.

Proiektu hau Tabakalera eta egoitza Zurichen duen Daros-Latinamerica bildumaren arteko lankidetzaren emaitza izan da. Errepertorio hau artista latinoamerikar garaikideek osatzen dute. Belaunaldi desberdinetakoak izanda, autore bakoitzaren pieza adierazgarrienak biltzen dira bertan. Obrak oso anitzak dira, sortzaileen jaioterrien antzera.

Ekimen honek artista latinoamerikarren arteko harreman bideak sortzea du helburu, eta, halaber, bertan arte garaikidea zabaltzea eta ekoiztea bultzatu nahi du, horren ondorioz, artistek nazioartean proiekzio handiagoa izan dezaten. Gaur egun, Daros-Latinamerica arte zentro bat (Daros Etxea) sortzen ari da Rio de Janeiron. Horren helburua Amerika Latina osoko artisten arteko hartu-emanak eta elkarrizketa bultzatzea izango da.

Horrela, Gipuzkoako hiriburuak beste aukera bat emango dio aurtengo udan arte garaikide latinoamerikarraz gozatu nahi duenari, eta Euskal Herritik irten gabe.

(Argazkiak: 1 eta 2: Tabacalera; 3, 4, 5 eta 6: Daros-Latinamerica).