«« Itzuli
Monumentuak
Salamancako katedrala


Salamancako katedrala bi eraikinez dago osatua: Zaharra, erromanikoa, eta Berria, gotikoa eta churriguereskoa.
2001/01/01
Salamancako katedrala bi eraikinez dago osatua: Zaharra, erromanikoa, eta Berria, gotikoa eta churriguereskoa. Katedral Zaharra XII. mendean hasi ziren eraikitzen eta Oilarraren dorrea da duen elementurik nabarmenena. Era berean, San Martinen kapera, ganga eta XV. mendeko erretaula nagusia dira barrualdeko zatirik esanguratsuenak. Katedral Berria, berriz, XVI. mendean hasi ziren altxatzen eta XVIII. mendean bukatu zuten Churriguera anaiek. Espainian eraikitako azken lan gotikoetakoa da eta bere aitzinalde nagusia da elementurik nabarmenena, erabat apainduta dauden erdi-puntuko hiru arkupez osatua dagoena. Bestalde, barroko churriguereskoa da koruaren eta kupula bezalako zenbait elementuren estiloa, apaindura-maila altuagatik ezaguna dena. Katedral Berriak ere hainbat kapera ditu eta, Urrezko kapera eta kapera Nagusia dira aipagarrienak. Kanpoaldearen antzera, katedralaren barrualdea ere erabat apainduta dago.
