ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Palazzo Vecchio

Palazzo Vecchio

Florentzian eraiki zuten eta mendetan zehar garrantzi politiko eta artistiko handia izan duen jauregia da.

2001/01/01

Florentzian eraiki zuten eta mendetan zehar garrantzi politiko eta artistiko handia izan duen jauregia da. Arnolfo di Cambio arkitektoaren plano batzuetan oinarrituz eraiki zutela dirudi eta gune politikoa bihurtu zen Medicitar familia ahaltsuko Cosimo I.ak bere egoitza han jarri zuenean. Beranduago, Giorgio Vasari margolari, arkitekto eta idazleak etxea apaindu zuen eta itxura bikaina eman zion. Dei Cinquecento aretoa, Francesco I.aren gela, Eleonoraren Logelak apaintzen dituzten freskoak eta Elementuen Areto Handia dira jauregi horretako elementurik aipagarrienak. Jauregian zehar dauden freskoak Vasari, Ghirlandaio, Francesco Salviati eta Bronzino margolarienak dira. Pizkundeko eskultura-lanak nonahi aurki daitezke eraikin barruan, hala nola, Migel Anjelen Garaipenaren Jenioa edo Donatelloren Judith eta Holofernes izeneko brontzezko eskultura. Etxearen aitzinaldea eta kanpandorrea ere aipagarriak dira.