«« Itzuli
Monumentuak
Palma Mallorcako katedrala

Mallorcako Jaume II.a erregearen aginduz, XIII. mendean meskita zaharraren gainean altxatzen hasi ziren katedrala da.
2001/01/01
Mallorcako Jaume II.a erregearen aginduz, XIII. mendean meskita zaharraren gainean altxatzen hasi ziren katedrala da. Gehienbat gotikoa da bere estiloa nahiz eta elementu batzuetan, aitzinalde nagusian adibidez, estilo neogotikoa gailendu. Hainbat kapera biltzen dituzten hiru nabetan dago banatuta; nabe nagusian dagoen eta Jaume II.a eta Jaume III.a erregeen hilobiak gordetzen dituen Trinitatearen kapera da guztien artean garrantzitsuena. Katedralaren barnealdea 1904. urtean berritzen hasi ziren Antoni Gaudí arkitektu ospetsuaren gidaritzapean. Katedral osoan zehar banatuta dauden arrosa-leihoek barnealdea ederki argitzen dute. Gainera, arrosa-leihoetako bat mundu osoko arrosa-leihorik handiena da, hamabi metroko eta erdiko diametroarekin. Kanpanpandorrea XIV. mendean eraiki zuten eta bertan dauden hamabi ezkiletatik N’Aloi izenekoa da nabarmenena bi metro diametro neurtzen eta lau tonelada eta erdi baino gehiago pisatzen baititu.
