«« Itzuli
Monumentuak
Pedrera

Pedrera, 1906-1910 artean eraikia, Gaudíren azken obra zibila izango da, Sagrada Familia eraikitzen hasi baino lehen.
2001/01/01
Pedrera, 1906-1910 artean eraikia, Gaudíren azken obra zibila izango da, Sagrada Familia eraikitzen hasi baino lehen. Pere Milá Camps jabeak mila metro karratuko lursaila zuen Grŕcia Pasealekuan eta Gaudíren Batlló etxea ikusi ondoren, etxea eraikitzea eskatu zion. Forma ondulatu eta biziak erabili zituen etxea eraikitzeko. Milá etxearen egiturak metalezko solibaz eta kataluniar erako gangatilaz osaturiko solairuak ditu. Euste-horma bakarrak eskailerarenak dira. Aurrealdea sostengatzeko gatzari ondulatuak erabili ziren, harrian landatuak eta zenbait neurri desberdinetako solibei lotuak. Aurrealde ondulatuaz gain, azpimarratzekoak dira ganbara eta estalkia. Ganbarari garaiera desberdinak dituzten arku batzuek eusten diote eta estalkia itxura berezia duten tximini eta arnasbideek osatzen dute. 1984ean UNESCOk Nazioarteko Ondare izendatu zuen. Egun, Caixa Catalunyarena da Pedrera. Ganbara eta estalkia Gaudiren lanen erakustoki bihurtu dituzte.
