«« Itzuli
Monumentuak
Persepolis-eko Jauregia

Persepolis akemenestar dinastiaren laugarren hiriburua izan zen eta Dario I.a Persiako erregeak K.a. 521-485 artean fundatu zuen.
2001/01/01
Persepolis akemenestar dinastiaren laugarren hiriburua izan zen eta Dario I.a Persiako erregeak K.a. 521-485 artean fundatu zuen. Bertan eraiki zuen Persepolis-eko Jauregia, ondoren bere semeak handituko zuena. Hasiera batean Dario-ren egoitza eta Apadana besterik ez ziren. Jauregia soila baina dotorea zen. Ederki landutako harriek osatzen zuten eraikinaren egitura, eta egoitza nagusiaren plataforma eta sarrerako arrapala ondoren eraikiko diren jauregietan errepikatuko dira. Apadana, Tronuaren Harrera, beste herrialdeetatik zetozen bisitariak hartzeko eta lilurarazteko egoitza zen. Dario erregearen ondorengo Xerxes I.ak amaitu behar izan zuen, eta honekin batera, inperioa hazten zihoan heinean, beste hainbat eraikin erantsi behar izan zituen: adibidez bisitariak eraikin-multzoan sartzeko Herri Guztientzako Atea eta Ehun Kolomen Harrera. Egun, koloma horien basea eta goialdea besterik ez diraute. Harreran agertzen zen elementu bakoitzak inperioaren eskualde bakoitza gogorarazten zuen. Bestetik, Xerxes I.ak bere familiarentzat eta bere harenarentzat jauregiak eraiki zituen, Dario I.aren jauregian oinarriturik.
