ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Portonaccio-ko Tenplua

Portonaccio-ko Tenplua

Etruriako Veio hirian, Portonaccio-ko Tenplua arkitektura etruskoak eman zuen lehenbizikoa izan zen, K.

2001/01/01

Etruriako Veio hirian, Portonaccio-ko Tenplua arkitektura etruskoak eman zuen lehenbizikoa izan zen, K.a. 510-490 artean eraikia. Tenplu etruskoak hiru ganbera zituen eta aurrealdea bi koloma-lerroz osatua. Argazkian Giovanni Colonna eta Germano Foglia artistek 1993an eginiko berreraikuntza agertzen da. Barrualdeko hormetan pinturaz apaindutako buztinezko xaflak zeuden. Azpimarragarriak dira tenplu honen teilatuan zeuden terrakota polikromatuzko eskulturak, egun Erromako Villa Giulia Erakustokian ikusgai daudenak. Horien artean aipatzekoak dira Veio-ko Apolo-ren eta Herakles-en irudiak.