ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Rucellai Jauregia

Rucellai Jauregia

Rucellai Jauregia Florentziako eraikin errenazentista garrantzitsuenetako bat da. Giovanni Rucellai merkatari ospetsuak Leon Battista Alberti arkitekto ezagunari eman zion jauregiaren eraikuntza-lanen ardura 1455ean.

2001/01/01

Rucellai Jauregia Florentziako eraikin errenazentista garrantzitsuenetako bat da. Giovanni Rucellai merkatari ospetsuak Leon Battista Alberti arkitekto ezagunari eman zion jauregiaren eraikuntza-lanen ardura 1455ean. Zerrenda horizontalek banatzen dituzte eraikinaren bi solairuak eta pilare dorikoek behealdean eta korintioek lehen eta bigarren solairuetan horizontaltasuna hausten dute. Beheko solairuan laukizuzen-formako bi ate ditu eta pilareen oinetatik bi eserleku luzatzen dira aurrealde osoan, jauregi errenazentisten ezaugarri eta ibiltarien atsedenleku. Lehen eta bigarren solairuetan maineletan banatzen diren leihoak agertzen dira, familiaren harmarria harrizko arkuetan zizelkatuta dutela. Barrualdean gela zabalak ditu eta freskoak sabaian, mitologiako irudiekin. Alberti arkitektoa Erromako Koliseoan oinarritu zen jauregi hau egiteko. Ondoren Rucellai familiak ospakizunetarako erabiltzen zuen logia ederra erantsi zioten. Urtetan itxita egon ondoren, 1960ko hamarkadan ireki zuten ostera. Gaur egun arte garaikideko galeria da.