«« Itzuli
Monumentuak
Beauvais katedrala

Frantziako Beauvais hirian eraikitako katedral itzela da Saint Pierre izenekoa. Hala ere, mendetan zehar jazotako gertakariek katedralaren itxura goitik behera aldatu dute.
2001/01/01
Frantziako Beauvais hirian eraikitako katedral itzela da Saint Pierre izenekoa. Hala ere, mendetan zehar jazotako gertakariek katedralaren itxura goitik behera aldatu dute. Katedralaren elementu arkitektoniko gehienak estilo gotikokoak dira. Hauen artean arrosa-leihoa eta ataria dira deigarrienak. Hasierako katedrala aro karolinjioan eraiki zuten. Hala ere, 1180. eta 1225. urteetako suteek katedrala suntsitu egin zuten, baina 1272. urterako berreraiki zuten. Alabaina, 1284. urtean korua erori zen eta 1322rako eraiki zuten berriro. Aditu askoren ustez, korua erortzearen arrazoia lanen ardura izan zuten hiru apezpiku desberdinek egin zituzten hiru proiektu desberdinak izan ziren. 1558. eta 1569. urteen artean dorrea eraiki zuten, 151 metrorekin Europako altuena zena, baina 1773. urtean erori zen eta ez zuten berriz eraiki.
