ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Fiteroko monasterioa

Fiteroko monasterioa

1175 eta 1247 artean eraiki zuten Fitero-ko monasterioa, penintsulan eraikiko den lehen eliza zistertarra izango dena.

2001/01/01

1175 eta 1247 artean eraiki zuten Fitero-ko monasterioa, penintsulan eraikiko den lehen eliza zistertarra izango dena. Gurutze latindarrezko oinplanoa, hiru habearte eta bost kaperadun girola ditu. Burualdean, kapera nagusia inguratuz, fuste biribil handiek arku zorrotzak eta estalduraren nerbioak eusten dituzte. Estaldura moduan, gurutze-ganga du eta burualdeko kaperek esfera-laurdeneko gangak dituzte. XVI. mendekoak dira oinaldeko hiru izar-ganga gotiko-errenazentistak, klaustroa eraiki zuten garai berekoak. Bi leiho-mota ditu: puntu-erdiko leihate txaranbelduak eta arrosa-leiho handiak. Barrualdean, San Bernardo Clairvaux-koaren soiltasun- eta laztasun- printzipioei jarraiki, ez da apaindurarik antzematen. XVI. mendetik aurrera, monasterioak jasandako krisia gainditu ondoren, beste sail batzuk eraiki zituzten: bataio-kapera, goialdeko korua, Barda-ko Ama Birjinaren sakristia eta gaur egungo kapera barrokoa edo klaustro errenazentista, esate baterako.