«« Itzuli
Monumentuak
Hirutasun Santuaren Ikonoa

Hirutasun Santuaren Ikonoa Andrei Rublev maisuaren lanik ezagunena da eta Errusiako ikonogintzaren obra gailena.
2001/01/01
Hirutasun Santuaren Ikonoa Andrei Rublev maisuaren lanik ezagunena da eta Errusiako ikonogintzaren obra gailena. 1410ean egina, margo honek, Rublev-en estiloaren soiltasuna eta trebetasuna islatzen du. Kalitate liriko eta erritmikoagatik ezaguna, Hirutasunaren ikonoa hainbat alditan kopiatu izan da, inoiz Rublev maisuaren mailara iritsi gabe. Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren bat izatea, gizakiak uler ez dezakeen misterioa irudikatzen du Rublev-ek. Errusian ikonogintzak garai hartan zuen itxuraren, kolorearen eta adierazpidearen zorroztasunetik alde egin zuen, ikonogintzaren bilakaerari lagunduz.
