ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Londres-ko Parlamentuko etxeak

Londres-ko Parlamentuko etxeak

Westminster-eko Jauregia edo Parlamentuko etxeak Londres-eko monumenturik ezagunenetarikoa da, baita Victoriaren garaiko eraikin adierazgarrienetako bat ere.

2001/01/01

Westminster-eko Jauregia edo Parlamentuko etxeak Londres-eko monumenturik ezagunenetarikoa da, baita Victoriaren garaiko eraikin adierazgarrienetako bat ere. Gaur egun ezagutzen den eraikina 1834an altxa zuten Charles Barry eta A.W. Pugin arkitektoek. Izan ere jatorrizko eraikinak suntsitu baitziren 1604an Guy Fawkes-ek eragindako sutearen ondorioz. Hori dela eta, urtero, azaroaren 5ean Erresuma Batuan su-festen bitartez oroitzen dute egun hau. Westmisnter-eko Jauregiak bi eraikin ditu; bata Komunen Ganbera (hautatuak) eta bestea Lorden Ganbera (ez hautatuak). Big Ben ospetsua ere eraikin-multzo honen atal bat da.