«« Itzuli
Monumentuak
Infantado Jauregia

Iņigo Lopez de Mendoza Infantadoko bigarren dukearen aginduz eraiki zen Guadalajaran Infantado Jauregia, 1483an, Santillanako lehen markesaren jauregi gotikoan oinarrituz.
2001/01/01
Iņigo Lopez de Mendoza Infantadoko bigarren dukearen aginduz eraiki zen Guadalajaran Infantado Jauregia, 1483an, Santillanako lehen markesaren jauregi gotikoan oinarrituz. Lopez de Mendozak Felipe II.aren jauregiaren mailako eraikina izatea nahi zuen eta El Escorial-en lan egin zuten pintore italiarrak hartu zituen muralak margotzeko. XVI. mendean, Infantadoko bosgarren dukeak berrikuntzak egitea erabaki zuen, eraikinari ezaugarri errenazentistak erantsiz. Elementu gotikoak eta mudejarrak dituen arren, estilo berezia garatu zen jauregi honetan. Aurrealde nagusia harlanduzkoa da, iltze-buru karratuz hornitua, eta portalean apaingarri gotiko-germaniarrak ikus daitezke. Barrualdean, Lehoien Patioa nabarmentzen da. Axuleiu, burdinazko hesi eta kasetoiduretan antzematen zen arte mudejarraren eragina, baina gaur ezer gutxi geratzen da horietatik. 1960. hamarkadan berreraikuntza-lanak hasi ziren, Gerra Zibilean ia deseginik gelditu baitzen eraikina. Egun, Arte Ederretako Museo Probintzialak egoitza du Jauregiaren behealdean.
