«« Itzuli
Monumentuak
Iruñeko Katedrala

Iruñeko Katedrala kokatzen den lekua historiaz betea dago. Leku honetan egin diren azken indusketetan erromatar garaiko zimentarriak aurkitu dira, K.
2001/01/01
Iruñeko Katedrala kokatzen den lekua historiaz betea dago. Leku honetan egin diren azken indusketetan erromatar garaiko zimentarriak aurkitu dira, K.a. 74an Pompeyo Magnok hiria fundatu zuen garaikoak, hain zuzen. Ondoren, beste eraikin bat egon zen, Abd-al -Rahman III.ak 924an desegin zuena; gero, Antso Nagusiak 1004-1035 artean beste eliza bat eraiki zuen bertan; honen ondoren, eliza erromaniko bat egon zen. 1280 inguruan klaustro gotikoa eraikitzen hasi ziren, XIV. mendeko ederrenetakoa. XIV. mendearen amaieran katedrala behera etorri zenean, egun ikus daitekeen eraikina egiten hasi ziren, 1501 arte. Barrualde gotikoak, hiru habearte eta girolarekin, kontrastea egiten du XVIII. mende amaierako Ventura Rodriguez-en aurrealde neoklasikoarekin. Neoklasikoa da halaber Katedralaren atal bat ere. Barrualdean, XV. mendeko Nafarroako Erregeen Mausoleoa dago. Aipatzekoak dira Karlos III.a Prestua eta haren emazte Leonor-en hilobia eta Santo Kristoren, Santo Tomasen eta San Joan Ebanjelariaren erretaula gotikoak, XVII. eta XVIII. mendekoak
