«« Itzuli
Monumentuak
La Ferté

San Bernardok sortu zuen la Ferté lehenengoa izan zen abadia zistertarren artean. La Ferté abadiako abadeek beste bost monasterio sortu zituzten.
2001/01/01
San Bernardok sortu zuen la Ferté lehenengoa izan zen abadia zistertarren artean. La Ferté abadiako abadeek beste bost monasterio sortu zituzten. Abadia horretan zegoen eliza jada ez da existitzen, baina XVIII. mendean eraikitako abade-jauregiak, aldiz, bere horretan jarraitzen du. Jauregiaren barneko apaindura XVIII. mendeko artearen eredu garbia da. Hiru eskailera handi, landutako zurez egindako piezak dituzten aretoak, tapizeriak, mahaiak eta altzarietako batzuk jatorrizkoak dira. XVI. mendean sute batek abadia erre zuen eta hurrengo mendean zehar berreraiki zuten. 1791. urtean ondasun nazional gisa saldu zuten eta, partez suntsitu zuten. Egun abadeen egoitzak eta klaustroko pasabide batek bakarrik diraute hasierako eraikinetatik. Abadia inguratzen duen estilo ingeleseko parkea ere azpimaragarria da.
