ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Machu Pichu

Machu Pichu

1530. urtean Francisco Pizarro espainiarrak zuzendutako soldaduek Inka inperioa erabat konkistatu zuten arte, hogeita hamar urtez 1.

2001/01/01

1530. urtean Francisco Pizarro espainiarrak zuzendutako soldaduek Inka inperioa erabat konkistatu zuten arte, hogeita hamar urtez 1.200 biztanle inguru bildu zituen hiria. Cuzco hiriaren mendebaldera aurkitzen da Machu Pichu. Naturaren eta inkek garatu zuten teknologia eta arkitektura handiaren arteko konbinazio harrigarria da. Harlanduz eginiko terraza zabalez dago osatuta Machu Pichu. Hainbat adituren iritziz, inken jainko gorena Inti edo Eguzkia zenez, Eguzkira ahalik eta gehien hurbiltzea zen Machu Pichuren xede nagusia. Beste batzuen ustez, berriz, hiriaren helburua espainolen konkistaren aurrean gotorleku menderaezina izatea zen. Aztarnak, Hiram Bingham iparramerikarrak aurkitu zituen 1911. urtean, artean, hainbat indígena bertan bizi zirenean. Urte horretan bertan eginiko indusketetan, etxebizitzak, tenpluak, harresi bat, 3.000 maila baino gehiagoko eskailerak eta 100 terraza baino gehiago aurkitu zituzten. Hirian bertan, besteetatik oso desberdina den eta tenplu nagusia zela dirudien eraikina dago.