ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Mahmud-en Minaretea

Mahmud-en Minaretea

Afganistan-en, Ghazni hirian aurkitzen da minarete hau. XI. mendean, gaznatarren dinastia turkiarraren buru zen Mahmud-ek eraiki zuen jauregi aberats baten barnean zegoen.

2001/01/01

Afganistan-en, Ghazni hirian aurkitzen da minarete hau. XI. mendean, gaznatarren dinastia turkiarraren buru zen Mahmud-ek eraiki zuen jauregi aberats baten barnean zegoen. Ghazni hiria gaznatarren dinastiaren hiriburua izan zen, X. eta XI. mendeetan loraldia izan zuen. Minareteak 24 metroko garaiera eta izar-itxurako oinplanoa ditu. Goialdea arabiar idazkerazko inskripzioek apaintzen dute, behealdean, berriz, irudi geometrikoak eta loreenak agertzen dira.