ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Moreruelako Monasterioa

Moreruelako Monasterioa

XII. mendearen erdialdean eraiki zen Zamorako probintzian dagoen Moreruelako Monasterioa, Alfonso III.

2001/01/01

XII. mendearen erdialdean eraiki zen Zamorako probintzian dagoen Moreruelako Monasterioa, Alfonso III.aren garaian egindako komentu batean oinarrituz. Estilo erromaniko soilak eta gotikoak dotore egiten dute bat zistertarren Erdi Aroko gune garrantzitsua izango den eraikin honetan. Elizaren burualdea da atalik azpimarragarriena. Hiru maila gainjarri ditu: lehena, zazpi absidek osatzen dute, bigarrenak abside nagusia inguratzen duen girola poligonala du, ojibaz osatua eta hirugarrena, Kapera Nagusiko abside handia, arku zorrotz batzuei eusten dieten zortzi koloma sendok mantentzen dute. Arku horien gainean leiho handiak eta kanoi-ganga ikus daitezke.