«« Itzuli
Monumentuak
Nea Moni Eliza
Greziako Chios uhartean, Egeo itsasoaren ipar-ekialdean dago Nea Moni eliza bizantziarra. Bizantziar artearen eredu garrantzitsuenetako bat da Konstantino IX.
2001/01/01
Greziako Chios uhartean, Egeo itsasoaren ipar-ekialdean dago Nea Moni eliza bizantziarra. Bizantziar artearen eredu garrantzitsuenetako bat da Konstantino IX.a Monomako-k 1042 eta 1056 artean eraiki zuen eliza hau. XI. mendeko mosaiko ederrak gordetzen dira eliza nagusiaren barrualdean. Harriz eta beiraz eginiko mosaikoz estaliak agertzen dira hormen goialdea, kupula, habeartea eta santutegia. Mendetan zehar, Chios-eko erlijio gune garrantzitsuena izan zen Nea Moni eliza, baina XIX. mendean jasandako lurrikarren eta lapurreten ondorioz, bai eraikinak eta baita mosaikoek ere kalteak nozitu zituzten. Azken aldian mosaikoak zaharberritu egin dituzte.
