ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Amiens-eko Notre Dame

Amiens-eko Notre Dame

Amiens-eko Notre-Dame Frantziako katedralik handiena eta garaiena da, gotiko frantzesaren obra gailena, ez baita handik aurrera horrelako garaiera duen elizarik eraikiko.

2001/01/01

Amiens-eko Notre-Dame Frantziako katedralik handiena eta garaiena da, gotiko frantzesaren obra gailena, ez baita handik aurrera horrelako garaiera duen elizarik eraikiko. 1220an Frantzia iparraldean dagoen Amiens hirian hasi ziren eliza eraikitzen eta 50 urte iraun zuten eraikuntza-lanek, baina ondoren hainbat elementu erantsi zizkioten. Portale hirukoitzak eta bi dorrek osatzen dute aurrealde ederra. Nabarmentzekoak dira arrosa-leihoa eta honen goialdean bi dorreak lotzen dituen galeria, Erregeen Galeria deritzona, 22 estatua erraldoik osatzen dutena. Iparraldeko dorrea, XIV. mendean eraikia, San Fermin-i eskainia dago eta, XV. mende hasieran amaitu zen hegoaldekoa, berriz, Ama Birjinari. Barrualdea ere bikaina du: gurutze latindarreko oinplanoa, izugarrizko garaiera duten habearteak, alboko habearteetan kokaturiko korua eta girolaren inguruan zazpi kapera erradial. Hauen artean ardatzekoa nabarmentzen da. 1981ean UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen.