ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Paris-eko Notre Dame

Paris-eko Notre Dame

Antzina erromatarren tenplua, kristau-basilika eta eliza erromanikoa egon ziren lekuan eraikitako katedral ikusgarria da.

2001/01/01

Antzina erromatarren tenplua, kristau-basilika eta eliza erromanikoa egon ziren lekuan eraikitako katedral ikusgarria da. Estilo gotikoan dago egina eta barnealdea hainbat alditan aldatu dute mendeetan zehar. 1163. urtean hasi ziren eraikitzen eta 1345. urtean bukatu zuten. Korua 1182. urterako bukatu zuten, nabea 1208rako, nabearen inguruan hainbat kapera eraiki zituzten 1235. eta 1250. urteen artean eta Jean Chilles eta Pierre de Montreuil arkitektoek egin zuten gurutzadura. Frantziako Iraultzak iraun zuen bitartean hainbat atal suntsitu zituzten, hala nola, beirateak eta hilobiak. Bestalde, urte batzuk beranduago, katedrala erabat zaindu gabe uztearen ondorioz, egoera txarrean gelditu zen eta hainbat urte behar izan zituzten konpondu ahal izateko. Katedralean zehar dauden gargolak oso ezagunak dira.