ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Oiako Santa Maria la Real Monasterioa

Oiako Santa Maria la Real Monasterioa

Pontevedrako Oiako Santa Maria la Real monasterioaren eraikuntza 1132an hasi zen, Alfontso VII.a erregearen eta haren emazte Berenguelaren babespean eta 1185ean zistertarren ordenan sartu zen.

2001/01/01

Pontevedrako Oiako Santa Maria la Real monasterioaren eraikuntza 1132an hasi zen, Alfontso VII.a erregearen eta haren emazte Berenguelaren babespean eta 1185ean zistertarren ordenan sartu zen. Zenobioaren inguruan lehen bizilekuak eraiki zituzten. Monasterio berezia da. Izan ere, monasterioa baino gehiago gaztelu-gotorlekua dirudi, kostaldearen muino batean kokaturik dago eta. Zistertar monasterioen artean bakarra da horrelako kokalekua duena. XVII. mendean kostaldetik zetozen turkiarrengandik babesteko harresitu zuten. Kokaleku bereziaz gain, batzuetan eman zaion erabilera ere berezia izan da. Inkisizioaren garaian presondegi izan zen eta Gerra Zibilean presondegi eta kontzentrazio-eremu gisa erabili zuten. 1835ean Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz saldu egin zen. Monasterioaren eliza, egun, parrokia da eta aipatzekoa da aurrealde barrokoan Itsasoko Ama Birjina irudikatzen duen eskultura.