ARTEA

«« Itzuli

Monumentuak

Oton III.aren ebanjelio-liburua

Oton III.aren ebanjelio-liburua

Oton III.a Alemaniako enperadorearen ebanjelio-liburua arte otondarraren eredu esanguratsuenetako bat da eta gaur egun Munich-eko Erakustokian gordetzen da.

2001/01/01

Oton III.a Alemaniako enperadorearen ebanjelio-liburua arte otondarraren eredu esanguratsuenetako bat da eta gaur egun Munich-eko Erakustokian gordetzen da. X. mendean egina dago eta, garai hartako idazkietan ohikoa zen bezala, hainbat artistak hartu zuten parte idazkia irudiz hornitzen. Oton III.aren ebanjelio-liburuaren erdiko atala urrez eta harribitxiz eginda dago eta bertako irudiak guztiz finak dira. Miniatura honek apostoluak Ama Birjina inguratzen irudikatzen du, Kristo Ama Birjinaren arima eskuetan duela, aingeruak zerurantz eramateko prest.