ARTEA

«« Itzuli

Euskal Herriko museoak

Ama Xantalen Ermita Museoa

Ama Xantalen Ermita Museoa

2005/11/25

Erromatarren garaiko multzo arkitektoniko handia gordetzen du barruan Ama Xantalen Ermitak. Bidasoa Beherean aurkitutako arrastoak daude ikusgai: Higuerreko Lurmuturrean, Arditurrin eta Santa Elena ermitan aurkitutako objektuak daude.

Inguru horrek izan duen eboluzioa ikusteko aukera ematen du museoak: Nekropli erromatarra, II-III.mendeko tenplu paganoa, X-XI. mendeetan kristauen gurtze lekua izandakoa eta gaur egungo ermita.

Koruaren azpian, erakusketako objektuak (zeramika lanak, txanponak, tresnak...) daude, beirate batek babesturik. Ikus-entzunezko panelak ere badaude Erromatarren Aroa eta garai hartako bizitza, ekonomia eta kultoa azaltzeko.

Helbidea eta kontaktua

Ermita, z/g
Irun
url: http://www.irun.org