«« Itzuli
Euskal Herriko museoak
Chillida-Leku Museoa

2005/11/25
Eduardo Chillidaren nahi nagusienetakoa bere obrak ezagutzera ematea zen, eta ametsa bete zen Zabalaga baserrian Chillida-Leku Museoa sortu zuenean. XVI. mendeko baserria inguratzen duten zelaiak 40 pieza baino gehiagorekin jantzi dira. Burdin eta granitoz egindako piezak handiak dira.
Eraikinaren barnean, aldiz, tamaina txikiagoko obrak, margolanak eta Chillidaren lehen eskulturak ikusi daitezke. Chillidaren eskultura maitatuenak bildu eta bere lanaren esentzia gorde du familiak Zabalaga baserrian.
Helbidea eta kontaktua
Zabalaga Baserria
Jauregi Auzoa, 66
Hernani
url: http://www.museochillidaleku.com
