«« Itzuli
Euskal Herriko museoak
Igartubeiti Baserria

2005/11/25
Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetan Euskal Herrian egin zen egurrezko arkitekturaren adibide garbia da. Mende haietako baserrietako bizitzan murgildu daiteke bertara hurbiltzen dena, orduko usainak ere hartzen baitira, sagarrena, belarrarena eta lehortzen jarritako larruen usaina esate baterako.
Baina, baserri honek duen altxor garrantzitsuena XVI. mendeko dolarea da. Baserriaren erdi erdian dago kokatuta, bi pisuak hartzen dituela. Bertan sagarra txikitzen da sagardoa egiteko. Gaur egun, urtean behin jartzen dute martxan garai hartan nola funtzionatzen zuen ikusteko.
Helbidea eta kontaktua
Ezkio Bidea, z/g
Ezkio-Itsaso
http://igartubeiti.gipuzkoakultura.net/
