«« Itzuli
Euskal Herriko museoak
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

2005/11/25
Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokiona. Sektore honetan erabiltzen diren Estatu mailako erreminta eta material bilduma hoberena biltzen du erakusketak: bagoiak, zaurituen esku-oheak, mailuak e. a. daude ikusgai museoan. Inguruan dagoen Concha II meategia Europako burdin meategi handiena izan zen garai batean. Meategi horrek 50 kilometroko galeriak ditu Bizkaiko Meatzaldean. Meatze-jarduerak ondare industrialak utzi ditu Meatzalde guztian, eta horien inguruko azalpenak ematen dira museoan.
Helbidea eta kontaktua
Campodiego auzoa, 3
Gallarta (Abanto-Zierbena)
url: http://www.museominero.net
