ARTEA

«« Itzuli

Euskal Herriko museoak

Enkarterrietako Museoa

Enkarterrietako Museoa

2005/11/25

Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzar Etxean dago. Bailara honetako herrietako ordezkariak eraikin horretan biltzen ziren XIX. mende hasierara arte. Bertan, eskualdeko bizitza antolatzen zuten eta Foruen eta ohituren inguruko erabakiak hartzen zituzten.

Enkarterrietako iragana eta oraina islatzen ditu museoak, eta horretarako, bertako alderdi ekonomikoa, politikoa, soziala eta kulturala aztertzen dira. Era berean, Historiaurrea, Erromanizazioa, Erdi Aroa eta Erregimen Zaharra ere errepasatzen dira bertako aretoetan.

Helbidea eta kontaktua

Abellaneda auzoa z/g
Sopuerta
Tel: 94 650 44 48
94 610 48 15
Fax: 94 610 49 90
Email: encarterri.museoa@bizkaia.org

Ordutegia

Neguan: asteartetik larunbatera goizez eta arratsaldez.
Udan: asteartetik igandera goizez.

Prezioa

Doan