«« Itzuli
Euskal Herriko museoak
Arrantzaleen Museoa

2005/11/25
Museo honetako beheko solairuan arrantzaleak lehorrean egiten duen bizimoduarekin lotuta dauden alderdiak daude jasota: etxean egin beharreko lanak, merkataritzaren inguruko zereginak, garraioa eta abar erakusten dira. Grafiko eta maketekin osatzen da erakusketa, maketa horien artean aipatu beharrekoa da Euskal Herriko kostaldeko itsas hondoa nolakoa den erakusten duena.
Beste bi solairuek arrantzaleen inguruko gremioak nola dauden banatuta azaltzen dute; baita gaur egun arte erabili izan diren arrantzarako teknikak, mariskoa harrapatzeko aintzina aintzinako teknikak eta industria mailako arrantza ere. Horretarako erabilitako ontziak eta arraina non dagoen detektatzeko erabiltzen dituzten teknikak ere ikus daitezke museo honetan.
Helbidea eta kontaktua
Ercilla Dorrea
Torrontero Enparantza, 1
Bermeo
url: http://www.bermeo.org
