«« Itzuli
Euskal Herriko museoak
Orozkoko Museoa

2005/11/25
Hiru gai nagusi jorratzen ditu museo honek: Orozkoko eskualdeko ondare historikoa, eskualdeko bizitza tradizionala eta Gorbeiako goi-lurraldeetako biztanleak. Erakusketaren helburu nagusia egungo eta ondorengo belaunaldiek gure arbasoen eta euren ohituren inguruko informazio jasotzea da.
Esate baterako, errotetan eta burdinoletan nola lan egiten zen erakusten dute. Bertan, hainbat gauza ikus daitezke: ohiko arropak jantzita dituzten manikiak, Gorbeiako zakur tradizionalaren ondoan belarra jaten duen ardi latxa (jetzitzeko aukera ere badago), biradera bati emanda pizten den bonbila, parkean bizi ziren hartzen hezurrak edo antzinako txabola baten barrukaldea.
Helbidea eta kontaktua
Legorburu Jauretxea
Zubiaur plaza, 4
Orozko
url: http://www.orozkoudala.com
